As, Sep 17, 2019

PAS TXARTELA - Boluntario txartelaren aurkezpena #Portugalete

Portugaleteko hezkuntza-aisialdiko taldeen sareak PAS txartela proiektua jarri du martxan herriko merkatarien elkarteekin batera: hots, “Portu Zaharra” Alde Zaharreko Merkatari eta Ostalarien Elkartearekin eta Portugaleteko Profesional eta Merkatarien Elkartearekin batera. Helburu nagusia da boluntarioekiko harreman eta komunikazio zuzena lortzea, zerbitzuak hurbilagotik eskaintzea, gazteen intereseko informazioa helaraztea (lan-eskaintzak, boluntariotzarekin zerikusia duten gaiak) eta intranetera eta webguneko baliabideetara iritsi ahal izatea. Horretaz gain, txartelaren bitartez Portugaleteko Aisialdi Sareko talde eta proiektuetako boluntarioek zenbait deskontu eta abantaila baliatu ahal izango dute Portugaleteko denda batzuetan. Ekimenak, beraz, beste askok bezala, areagotu egin nahi du herrian eta gertuko establezimenduetan kontsumitzeko ohitura.

Guztira, ehunka boluntario aktibo eta laguntzaile, gure proiektu guztietakoak, urteak aurrera joan ahala gero eta gehiago, izango dira ekimen honen onuradunak. Abenduan bertan jarriko dugu martxan.
Add a comment

Gehiago irakurri: PAS TXARTELA - Boluntario txartelaren aurkezpena #Portugalete

2013.ko Urteko asamblada - Laburpena #asambleapas13

Urtero bezala urteko batzarra ospatu genuen pasa den larunbatean Portugaleteko gazte gelan. Aurten gure inguruko hainbat pertsona eta eragile gonbidatu genien gurekin gure Sarea eraikitzeko: politikariak, teknikariak, elkarteka,....
asamblea13

Goizean zehar 4 txokotan Portugaleteko Aisialdi Sarearen geroari garrantzitsuak diren hainbat oinarri landu genuen:
  • 2014.ko ildoak, eintzak eta proiektuak
  • Komunikazioa
  • Itunak eta sare lana
  • Baliabideen kudeaketa

4 gune hauetan profil desberdinetako pertsonekin lan egiteaz aparte elkartearen ikuspegi globala izatea lortu dugu, baita hobespen eta ildo estrategiko berriak proposatzeko aukera ere. Oraindik ez da batzarra bukatu, landu dugunaren laburpena egin behar dugu eta egunerokotasunera eramana, emaitza parte hartu zenuten guztiei zabalduko dizuegu ekarpen gehiago hartzeko. Emaitza 2014 eta hurrengo urteetarako plangintza izango da.

Mila esker gurekin egon zarete pertsona, elkarte eta jende guztiari, zuen lana, maitasuna eta laguntasuna ezinbestekoa izan da eta. Espero dugu gurekin urte askotarko jarraitzea.

Hurrengo estekan landutako materialak deskargatzeko aukera izango duzue: 2013.ko memoria, 2013.ko balantzea eta 2014.ko aurrekontua.


Hemen duzue ekintzaren argazki galeria.
Add a comment

2013.ko Urteko asamblada - Azaroak 16 #pas13

Urteak pasa ahala gero eta indarrago jarraitzen dugu lanean, gure herriko haurrak eta gazteak hezitzen, boluntariotza lana suspertzen eta komunitateari ongizatearen alde. Baina  batzutan gure eguneroko lana aztertu behar dugu barrutik eta kanpotik lan hau sendotze eta indartzeko.

Horrexeagatik urteko batzar hau zabaldu dugu gurekin lan egiten duten pertsonei.

Zergatik?
Zurekin eta zure erakudearekin proiektuak garatu ditugulako
Asko ezagutzen gaituzulako
Eta zure iritzia ezin besteko dalako

Zer?
Goizeko 10:30etan hasita hainbat tailerretan bananduta hasiko gara. Txoko bakoitzean 20-30 minutu egongo gara eta txoko guztietan parte hartuko dugu gure ekarpenak botatzeko. Hauek dira landuko ditugun tailerrak, bi perspektiba kontutan izanda barrukoa eta kanpokoa.
  • PASeko 2014.ko Ildo Nagusiak. Proiektuak eta ekintzak 2014ra begira
  • Baliabideen kudeaketa. Nola “elikatzen” dugu Sarea, boluntariotzaren garantzia, baliabideen erabilpena,...
  • Itunak eta sare lana. Eredu irekia, bestelako elkarte eta erakundeekin batera.
  • Komunikazioa. Zer adierazi, nola, zergatik .... Oro har, zer egiten dugu ondo eta zer txarto gure Sarea eta proiektuan eta nola hobetu

Nortzuk?
  • Gure taldeetako begiraleak, 
  • Gazteria eta beste sailetako teknikari eta politikak
  • Politikariak
  • Guretzat garrantzitsuak diren elkarte eta erakundeak
  • Hezkuntza eragileak
  • Lan egin dugun jendearekin
....

Noiz eta non?
Azaroaren 16an - 10:30etan- Portugaleteko Gazte Gelan (Maestro Zubeldia Kalea z/g) 

asamblea2013euks
Add a comment

Zuzendari ikastaroa, gure taldeetako boluntarioentzako eskaintza

Gure taldeetako boluntarioentzako eskaintza formatibo berri bat sortu dugu. ASTIALDIKO ZUZENDARI ikastaroa Portugaletera ekarri dugu. Gure taldeetako 15 gazte ikastaro hau daude egiten bere proiektuak hobetzeko nahian. EDE Fundazioak emandako ikastaro honek urrian hasi zen eta ikasturte amaiera arte iraunduko du, bloke teoriko eta bloke praktikoa kontutan hartuta.

{gallery}galerias/zuzendari13{/gallery}

Heziketaz aparte boluntarioak elkarrekin harremanak sendotzeko baliogarria izango da eskaintza hau. Add a comment

VI. Belaunaldien arteko Ihardunaldia #Portugalete

6 urte daramagu Belaunaldien arteko ihardunaldia garatzen. Portugaleteko Aisialdi Sarea, Aspaldiko fundazioa eta Udaletxeko Gazteria eta Hezkuntza saila eta GIzarte ongizatearena batera.

Pasa dn zapatuan, Aspladiko, gun zentro eta aisialdi sareko kideak batera egon ginen ekintzak eta jokuak egiten San Roque plazan.

Proiektu oso erakargarria da adin guzteietako mundu guztaiarentzat: elkarlana, elkarkidetza eta besteekin lan egiteko beharra ikusteko, adina alde batera utzita.

Beste egunekoa ez da esparru hoentan egiten dugun proiektu bakarra, urtean zehar gazte zerbitzuak eta gu geuk proposamen gehiago dauzkagu belaunaldien arteko lana eta harreman estu ta indartzeko.


Add a comment

Berdintasunerako batzorde Mistoan partaidetza #Portugalete

Gure elkarteak sarean aritzea ondo daki, guretzat oso garrantzitsua da haibat eztabaida foro, lan esparru, batzorde edo komisiotan parte hartzea. Hainbat esparruko guneetan parte hartzen dugu: boluntariotza, gazteria, haurtzaroa, berdintasuna,... Guztiak ikusteko webguneko itunak atalean sartu.

Pixkanaka parte hartzenditugun gune guztiak aurkeztuko dizkizuegu, gaur Berdintasunarako Batzorde mistoaren unea da. Andra-Gizonak Aukera Berdintasunaren Alde” Lehen Jardunaldiak egin genituenean konturatu ginen gai hau jende askori zitzaiola interesgarri eta horregatik eratu dugu batzorde mistoa, udalerriko elkarteetako ordezkariek eta udaletxeko teknikariek osaturik, Aukera Berdintasunaren Aldeko Udal Planean jardun dezan. Gure asmoa da iritziak eta ideiak elkarri trukatzea udalerrian egin beharrekoaz, eta horrela apurka-apurka prestatzea Aukera Berdintasunaren Aldeko Udal Plana.

comision


Add a comment

PASetik eskeintzen dizkizuegu zerbitzuak #Portugalete

Portugaleteko Asisialdi Saretik gure taldeen beharrak asetzeaz aparte hainbat zerbitzuak eskaintzen dizkizuegu. Elkarte, erakunde edota herriko pertsoneei zuzenduta. Webguneko "zerbitzuak" atalean zehetasun guztiak konsulta daitezke, hemen duzue laburpentxo bat:

  • Haur eta gazteentzako programazio eta ekintzak, animazioa, dinamizazioak, udalekuak, formato haundiko ekintzak espereintzia askorekin.

    programas1

 

  • Haur eta gazte gaietan aholkularitza, gure esperientziaz baliaztu haur eta gazteentzako zuzendutako proiketu berriak ezartzeko laguntza eta kontrastea, formazio zehatza, prozesuak,...
  • consultoria4

  • Material alokairua, 1000 wko soinu ekipoa, proiektorea, bideokamara, mahaiak,.... eta horrelako materialak
  • prestamo1

  • Sare sozialak, webguneak, blogak,.... aholkularitza, zure neurrirako soluzioak eta martxan ipintzeko laguntza.
  • web1


    Eta gauza gehiago... Jarri gurekin harremanetan.
Add a comment

UDARI BIRPASA EMAN ETA GERO, BERRIRO IKASTURTEA!

Herriko haurrek eta gazteek gehien maite duten urtaroa uda dugu. Sasoi horretan motxilak, liburuak eta eguneroko kontuak albora utzita merezi dugun atsedenaz gozatzeko aukera dugu. Harrezkero denbora zati bat iragan da eta orain, esperientzia hura gogoratzeko eta zuekin ere partekatzeko unea heldu da.

Aurten, uda guztietan legez, herriko aisialdiko taldeak eta gure Sarea ere guztientzako jarduerak eta proiektuak garatzen aritu gara. Urte osoan ere jardunean ibili arren, ekainetik abuztura bitartean batik bat nabarmenagoa da gazte zein familientzat egiten dugun lana.

Aurtengo udan, Portugaleteko Aisialdi Sareak lau proiekturi ekin die. Haietariko hiru udalekuak, Auzolandegia eta Nazioarteko Hartu-emanak, bigarren urtez, izan dira. Gainera, esan behar da parte-hartzaileen eta familien balorazioa askoz hobea izan dela aurtengo edizioetan baino. Halaber, Portugaleteko gazteentzako begirale-ikastaroa ere ekimen berria dugula ere aipatu behar da.

  • Begirale-ikastaroa herriko 17-18 urte bitarteko gazteek euskaraz egiteko formakuntza intesgarria eta erakargarria lortzeko aukera ona da. Ikastaroak helburu du gazteak gaitzea haurrekin euskaraz ondo ordaindutako lan batean edo boluntario gisa aritu ahal izateko. Aurten, Portugaleteko Udalak, Euskara zerbitzuaren bitartez, formakuntza-saio horien herena diruz lagundu du eta ikasturte honetan ere egiten segituko du. Herriko gazteak trebatzeaz gain, ikastaroak aukera ere ematen die bai praktikaldiak egiteko herriko taldeetan baita sortzeko bidean dauden ekimenetan ere. Guztira, hamazazpi gazte ari dira ikastaroa egiten.
  • “Oporretan zabalik 2013” udalekuak udako egitarautik arrakastatsuenak eta garrantzitsuak dira. Ekainaren 24tik uztailaren 26ra arte 4-10 urte bitarteko haurrek hamar begiralek lagundurik, aurrehistoriatik etorkizunera hegan egin dute denboran, Maestro Zubeldia ikastetxean. Jarduera horien harrera eta balorazio onak aurrera egitera bultzatzen gaitu Portugaleteko Guraso Elkartearekin eta Udalaren Hezkuntza eta Gazteria Sailarekin elkarlanean. Abentura guztien berri izan nahi baduzue sar zaitezte gure estekan: http://udalekuak.aisialdisarea.org.
  • Hospitalet de L'lobregateko auzolandegia: 16-18 urte bitarteko 21 gaztek lau arduradunekin batera hartu dute parte Casal del Esplai La Florida udaleku zabaleko begiraleei laguntzen. Bi txanda egon dira: bata, uztailaren 3tik 13ra eta bestea, uztailaren 16tik 26ra. Denek gogotsu hartu dute parte esku-lanak egiten, jardueretan, igerilekuetan, irteeretan eta jolasetan. Gazte parte-hartzaileek konpromisoz jarduteaz gain, zerbitzuari ederki iritzi diote ahaleginak ahalegin. Hori guztia dela eta, ez dituzte ahaztuko goizean goiz jaikitzeko esfortzua ezta auzolandegia amaitzerakoan Hospitaleteko haurrak agurtzeko orduan egindako negarrak. Bizikizun horiek xehetasun handiz ezagutu nahi badituzu sar zaitezte http://auzolandegiak.aisialdisarea.org helbidean.
  • Nazioarteko hartu-emana. Gizarte eta hezkuntza arloko Bizkaiko Kiribil Sarearen partaide garenez, proiektu horretan hartu dugu parte. Esan beharra dago Europako Batasunak ekimena diruz lagundu duela “Gazteak mugimenduan” programaren barruan baitago. Uztailaren 1etik 10era Ipar Irlanda, Alemania eta Euskadiko gazteek lan-egun batzuetan gaiok landu dituzte: boluntariotza, gizartearekiko konpromisoa eta gatazkak konpontzeko erak. Gazteok herrian geratu direnez, herriaz gozatu dute baita herriko zerbitzuez baliatu ere. Halaber, herriko merkataritza ere sustatu dute. Dena dela, Elai Alai Elkartearen laguntza ere aipatu behar dugu, ohatzeak eta lastairak utzi baitzizkiguten.

Jarduera hauetaz gain, beti legez udalerriko aisialdi-taldeek eta eskaut-taldeak udako jarduerak ere egin dituzte. Izan ere, jende askok hartu du parte eta inplikazio handia erakutsi dute. Antolatutako ekintzak ondoko hauek izan dira:

Udalekuak: Ama Lur Eskaut Taldea (Araba), Andra Mari Eskaut Taldea Orozkon (Bizkaia), Belatzak Eskaut Taldea Panticosan (Huesca) eta Gure Talde-tercera vía Labeagan (Nafarroa).
Hiri udalekuak: Aurrerantz taldeak abuztuan antolatu ohi ditu.
Guztira, 120 boluntariok baino gehiagok hartu dute parte jarduerak dinamizatze-lanetan.

Aurreko guztiak adoretzen gaitu ikasturteari hasiera ematera gogotsu eta indarberriturik. Irailean erronka berria programatzen eta antolatzen ibili gara eta urrian, ohiko talde-dinamika hasiko dugu. Kalean ikusiko gaituzue!

Horretaz gain, gogorarazi nahi dizuegu gure jarduera eta proiektuei buruzko informazioa www.aisialdisarea.org webgunean duzuela ikusgai. Webgunean eta gizarte-sareetan gure ekimenen berri izango duzue. Add a comment

Aisialdi zuzendaria ikastaroa #Portugalete

Begirale ikastaroa arrakasta zela eta Aisialdi Zuzendaria titulua ateratzeko ikastaroa hemen da. Portugaleten bertan egindakoa, hemen hurbil!

Aisialdi Sareko entitateak eskatutakoa formazioa, gure neurrira. Oraingoan ikastaro teoriko-praktikoa Portun izango da eta merkeago gainera.... Oraindik lekua dago eta gogoratu izena emateko epea 16an amaituko da, bakarrik bi baldintza bete behar dira: elkarte batean egotea edo 21 urte izatea.

Gainera praktika egiteko zuen elkartean egiteko aukera izango duzue pertsonalki eto talde moduan edo Sarean bertan nahi izanez gero.

Sakatu hemen informazio osoa izateko

Pausuz pausu,.. aurrera


Add a comment

Kalean olgetan 2013

 

Eguraldiak azkenean ekintzak kaleratzeko aukera eman zigun. Hau sortea! Goiz goizetik herriko gune guztietako materialak eta jolasak bantzen hasi ginen: sinaleak, konoak, jolasak, paratxutak, tizak,.... begiraleek eta neska-mutilek jolasteko irrikitan zeundeten. Gainera kalean, lekurik hoberena.
dij1
11etan La Florida, Roke deuna Plazan, Errepelegan, La canillan eta Ellacurian ekintza hasi genuen. Helburua kaleak jolasten okupatzeaz aparte hiritartasun guztiari gure mezua helaraztea zen. La Floridan goizegi zelako ez zen inor egon eta Roke Deunako taldearekin batu zen, herriko erdigunea mugiarazi genuen San Roque egun zentroko nagusiekin batera.
dij2
Errepelegan Villanueva egun zentroko jendea eta goizeko erosketak egiten zegoen jendearekin paratxuta atera genuen jolasteko asmoz eta aintzineko jolasak ikasi genituen, barraskiloarena adibidez.
dij4
La Canillan Berriztasunako txikien dantzaldiko jendearekin batera egon ginen eta Ellacuria parkeari kaña eman genuen gure kanta ta jolasekin.
dij5
Eguerdirako El cristo plazan gune guztietako jendearekin batu egin genuen, jolas eta kantekin harrera emonez.
dij3
Hortik jaitsiera egin genuen udaletxeko plazara Alde Zaharretako bazter guztietara gure mezua zuzentzen: Kaleak jolasten okupatzeko garaia zen!
dij6
dij7
Eta amaiera emateko modurik hoberena, udaletxe plazan jolasak eta trukeme erraldoi batekin jolasten! 
dij9

Hemen duzu larunbateko hainbat argazki. Laister bideoak izango ditugu.

Add a comment

Orrialdea 2-(e)tik 3-(e)ra

IZENA EMAN

Izena eman gure berriak jasotzeko.

KONTAKTU XEHETASUNAK

Portugaleteko Aisialdi Sarea
Gorbeamendi plaza, 2 behea
48920 - Portugalete (BIZKAIA)

Posta elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
663 086 632
Ikusi non gauden

Sube - Gora

En www.aisialdisarea.org usamos cookies para mejorar tu experiencia de uso en nuestra web y para ayudarnos a hacer este sitio web mejor. Para obtener más información sobre las cookies, consulte nuestra política de privacidad. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information