As, Sep 17, 2019

Ingurumen Boluntariotza eta Sentsibilizazioa Ekintza #ingurumena #aisialdia #gizartenatura #boluntariotza #Portugalete

Portugaleteko Aisialdi eta Eskaut sareak Gizarte Naturaren laguntzaz abian jarri du Ingurumen Boluntariotza bultzatzeko ekimen hau. Ekimenak bi helburu ditu: batetik, esku hartzeko boluntariotza bultzatzea ingurumena hobetze aldera eta bestetik, jendea ohartaraztea herrian eta ingurumarietan ingurumena zaintzeak duen balioaz.

Hori gure asmoa delarik, maiatzaren 11n eta 18an, goizez, Muskizera abiatuko gara bi esparru jakinetan esku hartzera. Izan ere, esparruotan Gizarte Naturak jarduketak egiten ditu ingurumenaren balioa berreskuratzeko asmoz. Ekimen hauetan guztietan denek jardun dezakete, hau da, haurrek edota helduek. Jarduera hauek zuzenduta daude edozein herritarri, adina gorabehera. Behin jarduerok burututa, Portugaleten urte osoan ere sentsibilizatzeko zenbait ekimen egingo dugu.

ingurumen boluntariotza www

Informazio-bilera apirilaren 9an, 19:00etan, Portugaleteko Gazte Gelan (Maestro Zubeldia, z. g.) egingo dugu. Bileran bertan azalduko dizuegu jarduera zertan datzan eta zalantzak ere argituko ditugu.

IZENA EMAN

Izena eman gure berriak jasotzeko.

KONTAKTU XEHETASUNAK

Portugaleteko Aisialdi Sarea
Gorbeamendi plaza, 2 behea
48920 - Portugalete (BIZKAIA)

Posta elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
663 086 632
Ikusi non gauden

Sube - Gora

En www.aisialdisarea.org usamos cookies para mejorar tu experiencia de uso en nuestra web y para ayudarnos a hacer este sitio web mejor. Para obtener más información sobre las cookies, consulte nuestra política de privacidad. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information