Al, Jul 15, 2019

Gurekin saskibaloia partida hau disfrutatu nahi duzu? Martxoak 19 12:30tan #PAS10urte #bilbaobasket #Portugalete #saskibaloia

PARTIDU BAT, HELBURU BAT Ekimenaren barruan martxoaren 19an 12:30etan saskibaloia partida honetan PORTUGALETEKO AISIALDI SAREAK Miribilllan egongo da.

Gurekin partida hau disfrutatu nahi baduzu bidali posta elektroniko bat  -gerencia(abildua)aisialdisarea.org- edo deitu 663086632 zure sarrerak erreserbatzeko. Diskontu handiak ditugu!

Horiz jantzita etorri behar da!


miribilla Add a comment

2017.ko Prestakuntza jardunaldia

Larunbata honetan aurtengo Prestakuntza jardunaldia izango dugu Portugaleteko Gazte Gelan. Taldeetako boluntarionen eguneroko lana indartzeko esparru bat da non haien behar formatiboak asetzen ditugu.

Aurten gurekin egongo dira Gizabi Lab, Aurrez aurre Elkartea eta Fekoor egongo dira gai hauek jorratzeko:
  • Nire denbora nola antolatu
  • Heziketa emozionala
  • Aniztasun funtzionala
Ondoren boluntario guztiak bazkaria egingo dugu urteurrena ospatzeko 

heziketajardunaldia2017
Add a comment

Haur eta gazte #inauteri jaia #Portugalete Otsailak 25 11:30etatik

Otsailaren 25an Portugaleteko Aisialdi Sareak Portugaleteko MERKATUan betiko inauteri jaia ospatuko dugu, 5 urte baino gehiago daramagu jaia hau ospatzen, ezaugarri bereziekin, herriko alde zaharrean eta haur eta gazteentzako zuzenduta 0tik 18 urtetara Aurten gainera. Aurten Este año además Portugaleteko Aisialdi Sareak 10 urte betetzen ditu eta ospakizun hau aprobetxatuz herriarekin batera urteurrena ospatzeko ekintzak hasiko gara.

Goizeko 11:30etatik. elkarte eta bere kideek garatzen dituen ekintzak, proiektuak eta heziketa proposamenak ezgutzeko aukera izango duzue eta garrantzitsuena haur eta gazteentzako ekintzak eta jolasak, tailerrak, eskulanak, puzgarria eta txikiteka (0-3 urte) txikienak ondo pasatzeko eta jaia disfrutatzeko.

Gainera 13:30etatik. Jaia amaitu arte musikaren momentu izango da, dantza eta karaokean abesteko aukera eta familia argazkia egingo dugu danok batera.

Mundu guztia gonbidatuta dago mozorrotzera eta gurekin parte hartzera goiz dibertigarri honetan.
kartela inauteriak17 txiki


Add a comment

Gurasoentzako topaketak 2016

Honekin batera Portugaleten garatuko ditugun gurasoentzako topaketak berri eman nahi dizuegu, apirilak 14, 21 eta 28an. Hiru urte daramagu ekimen honekin aurrera ateratzen. Aurtengo gaiak hauek izango dira:
Ikasketetan lagundu: Nola lagundu behar dut nire seme/alaba? Bere gainean egon behar naiz?...
Zigorrak limite barik: Nire seme-alaba zigortu behar dut? Non dago zigorren limitea? Zerbaitetarako balio du?
Hezkidetza nire etxean: Nola hezten dut berdintasunean nire etxean? Gaia inporta zait ala ez? Lantzeko baliabideak ditut?
Topaketak 19:00etan izango dira Sant Clara Kulturtegian.
guraso topaketak web eusk
Informazio gehiago atxikituta doan fitxategian.
Egun on,
 
Como familias que habéis participado en algunos de nuestros proyectos os adjuntamos información sobre unos encuentros para familias que desarrollaremos a lo largo de estas 3 semanas, en concreto, los días 14, 21 y 28 de abril. Llevamos 3 años con esta iniciativa y estos son las 3 temáticas a abordar:
  • Acompañar en los estudios: ¿Cómo debo de acompañar a mi hijo/hija? ¿Debo de estar encima de el/ella?…

  • ¿Castigos sin límites?: ¿Debo de castigar a mi hijo/hija? ¿Dónde está el límite de los castigos? ¿Sirven para algo?...

  • La Coeducación en mi casa: ¿Cómo educo en la igualdad en mi casa? ¿Es un tema que me preocupa o paso de el? ¿Tengo herramientas para trabajarlo?,…

Podéis participar sin necesidad de inscripción.
Todos los encuentros serán a las 19:00 h. en Santa Clara. 
 
Tenéis más información en el documento adjunto.
 
Honekin batera Portugaleten garatuko ditugun gurasoentzako topaketak berri eman nahi dizuegu, apirilak 14, 21 eta 28an. Hiru urte daramagu ekimen honekin aurrera ateratzen. Aurtengo gaiak hauek izango dira:
  • Ikasketetan lagundu: Nola lagundu behar dut nire seme/alaba? Bere gainean egon behar naiz?...

  • Zigorrak limite barik: Nire seme-alaba zigortu behar dut? Non dago zigorren limitea? Zerbaitetarako balio du?

  • Hezkidetza nire etxean: Nola hezten dut berdintasunean nire etxean? Gaia inporta zait ala ez? Lantzeko baliabideak ditut?

Topaketak 19:00etan izango dira Sant Clara Kulturtegian.
 
Informazio gehiago atxikituta doan fitxategian.
 
ESKERRIK ASKO
Add a comment

Inauteriak 2016 #Portugalete #olinpiadak

HEMEN DIRA BERRIRO IHAUTERIAK! Aurten, OLINPIADAK etorriko dira gurera. Kirol giroa egongo da goizean zehar Portugaleteko Merkatuan.
Larunbat honetan, otsailak 6 11:30etatik aurrera Merkatutik pasa eta jaiarekin disfrutatu: tailerrak, musika, puzgarria eta jolasak egongo dira goizean zehar.
kartela inauteriak16 web Add a comment

Begirale Ikastaroa #Portugalete

Portugaleteko Aisialdi Sareak eta Portugaleteko Udala, Euskara Udal zerbitzuak eskainita, begirale titulua ateratzeko honako proposamen hau luzatzen dizue, aurtengo ekainean amaituko den ikastaroko emaitza onak ikusita.

1996, 1995 edo 1994an jaiotako Portugaleteko gazteei zuzendutako proposamena. Euskaraz garatuko da begirale titulu homologatua ateratzeko aukera, esparruan esperientzia haundiko elkarteak lagunduta. Helburu nagusia aisialdian eta hezkuntza ez formalean euskararen erabilpena areagotzea da titulua ateratzeaz batera.

Hauek dira jorratuko diren atal guztiak:
- 54 ordu: Prestakuntza komuna.
- 16 ordu: Esku-hartze eremuak, aisialdi zentroak.
- 130 ordu: Monografikoak: Adierazpen pedagogia, Sexu heziketa, Bake heziketa, Ingurumen heziketa, Drogazaletasun heziketa, Kultura arteko heziketa, Jolas pedagogia, Osasun heziketa, Hezkidetza, Teknologia berriak
- 120 ordu: praktikak. Portugaleteko aisialdi taldeetan edo hitzartutako zentrutan (2015ko urtarrilak hasita prestakuuntzarekin batera)

Infromazio orria deskargatzeko sakatu hemen.

cartetl Add a comment

Ingurumen Boluntariotza eta Sentsibilizazioa Ekintza #ingurumena #aisialdia #gizartenatura #boluntariotza #Portugalete

Portugaleteko Aisialdi eta Eskaut sareak Gizarte Naturaren laguntzaz abian jarri du Ingurumen Boluntariotza bultzatzeko ekimen hau. Ekimenak bi helburu ditu: batetik, esku hartzeko boluntariotza bultzatzea ingurumena hobetze aldera eta bestetik, jendea ohartaraztea herrian eta ingurumarietan ingurumena zaintzeak duen balioaz.

Hori gure asmoa delarik, maiatzaren 11n eta 18an, goizez, Muskizera abiatuko gara bi esparru jakinetan esku hartzera. Izan ere, esparruotan Gizarte Naturak jarduketak egiten ditu ingurumenaren balioa berreskuratzeko asmoz. Ekimen hauetan guztietan denek jardun dezakete, hau da, haurrek edota helduek. Jarduera hauek zuzenduta daude edozein herritarri, adina gorabehera. Behin jarduerok burututa, Portugaleten urte osoan ere sentsibilizatzeko zenbait ekimen egingo dugu.
ingurumen boluntariotza www

Informazio-bilera apirilaren 9an, 19:00etan, Portugaleteko Gazte Gelan (Maestro Zubeldia, z. g.) egingo dugu. Bileran bertan azalduko dizuegu jarduera zertan datzan eta zalantzak ere argituko ditugu. Add a comment

Prestakuntza Jardunaldiak 2014 #heziketapas14

Gure Taldeetako begiraleek eta Portugaleteko gazteria zerbitzuko langileek aurtengo prestakuntza jardunaldian parte hartu zuten. 25 pertsona bi tailerretan bananduta larunbateko goiz osoa eman zuten "Bazterketa soziala" eta "Sormena eta gazteen lidergoa lantzen" Portugaleteko Gazte gelan.

Hemen duzue argazki albuma eta bideo laburpena.


Add a comment

Zorionak eta urte berri on!

Denbora aurrera doa baina jarraituko dugu Portugalete kolorez margozten zuen laguntzarekin.

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

GABONAK NAVIDAD 13
Add a comment

Zorionak! Abenduak 5. Boluntariotzaren nazioarteko eguna #Portugalete #BNE13

Gaur Boluntariotzaren Nazioarteko eguna da. Askorentzat, beste egun normal bat, zeren eta gure lan boluntarioa egunero egiten dugu. Gizarte hobe baten alde apostua gu talde eta proiektuetaik. Hala ere, ospatu egin behar dira horrelako jarrerak eta apostuak baita ezagutaraztea ere, horrexeagatik pasa den astean topaketa ez formala egin genuen, boluntarioen jaia, hemen duzue argazki batzuk:
Add a comment

Gehiago irakurri: Zorionak! Abenduak 5. Boluntariotzaren nazioarteko eguna #Portugalete #BNE13

Orrialdea 1-(e)tik 3-(e)ra

IZENA EMAN

Izena eman gure berriak jasotzeko.

KONTAKTU XEHETASUNAK

Portugaleteko Aisialdi Sarea
Gorbeamendi plaza, 2 behea
48920 - Portugalete (BIZKAIA)

Posta elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
663 086 632
Ikusi non gauden

Sube - Gora

En www.aisialdisarea.org usamos cookies para mejorar tu experiencia de uso en nuestra web y para ayudarnos a hacer este sitio web mejor. Para obtener más información sobre las cookies, consulte nuestra política de privacidad. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information