Al, Jun 24, 2019

Portugaleteteko Maskarada eta Inauteri txiki 2014

Inauteriak hemen dira berriro. Oraingoan, alde zaharreko elkarteekin batera urtero egiten dugun txikientzako jaiari beste proposamen bat gehitu zaigu, Portugaleteko Maskarada. Orain dela 3 urte Elai Alai elkarteak Portugaleteko Maskarada martxan ipini zuen eta aurten Portgaleteko hainbat eragile eta elkarteekin batera burutuko du.

Ekintza hau, Portugaleteko inauterien erreferente berri bat izatea nahi dute. bertan, EGOI, GALETEAK, MORROIAK, ARGI lamia,... auzokide guztiei ziria sartuko diete. Hondoratutako itsasontziak, istorio zaharrak,... denetarik dago pertsonai hauen atzean, hemen irakurri dezakezue haien istorioa. Beste aroko Portugalete bat ezagutuko dugu.

Otsailak 28, ostirala, herriko kaleetatik kalejira egingo dugu orube enparantzara arte. Bertan 21:00etan EGOIren epaiketa burutuko dugu eta gaur egun gure munduan gertatzen denare errua dela gogoraraziko diogu. Ardo bero bat hartu ondoren erromerian dantza egingo dugu, kiosko ondoan.

Portugaleteko Inauteriak

Martxoaren 1ean INAUTERI TXIKI ospatuko dugu Merkatuko arkupeetan. Aurten itsasoa izango da gai nagusia. 11:00etatik etxeko txikienak puzgarriak, tailerrak, jokuak, haur txokoa,... izango dute. 12:30etan Ghynkana auzzoan zehar eta goiza amaitzeko 13:30etan txokolatada.

28ko Maskaradarako, Elai Alaik bizpahiru dantza erraza prestatu ditu. Ostiral honetan, otsailak 21 Merkatuan entsegua egingo dute dantzak ikasteko, gaueko 20:00etan. Entsegua zabalik dago edonor parte hartzeko eta dantzak ikasteko.

IZENA EMAN

Izena eman gure berriak jasotzeko.

KONTAKTU XEHETASUNAK

Portugaleteko Aisialdi Sarea
Gorbeamendi plaza, 2 behea
48920 - Portugalete (BIZKAIA)

Posta elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
663 086 632
Ikusi non gauden

Sube - Gora

En www.aisialdisarea.org usamos cookies para mejorar tu experiencia de uso en nuestra web y para ayudarnos a hacer este sitio web mejor. Para obtener más información sobre las cookies, consulte nuestra política de privacidad. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information