Al, May 27, 2019

Eraso matxisteen kontrako erantzuna

Herrian gertatu den eraso matxisten direla eta bi deialdi luzatzen dizuegu, Portugaleteko Mugimendu Feministakoa eta Portugaleteko Udaletekoa eta hauekin batera Portugaleteko batzorde mistoak sortu duen komunikatua.

PORTUGALETEKO MUGIMENDU FEMINISTA

Igandean beste eraso matxista bat egon zen Portugaleten, Casilda Iturrizar kalean.

Hori dela eta:

KONZENTRAZIOA

uztailaren 24 (ostirala) arratsaldeko 20:00etan Kasilda Iturrizar Kalean (Gral. Castaños alboan)

EMAKUMEON AURKAKO INDARKERIARI AURRE EGIN!!!

PORTUGALETEKO UDALETXEA

PORTUGALETEKO UDALAK, HERRIAN GERTATUTAKO AZKEN ERASO MATXISTA DELA KAUSA, DEI EGITEN DIE HERRITARREI ELKARRETARATZE BATEAN PARTE HARTZERA BIHAR, UZTAILAK 24, OSTIRALEAN, 12:00etan SOLAR PLAZAN

Udalerrian berriki gertatutako eraso matxistaren aurrean, Portugaleteko Udalak, Berdintasun Batzorde Mistoaren bitartez, honako hauek adierazi nahi ditu:
1- Portugaleteko Udalak, eraso matxista hau dela kausa, bere gaitzespen eta arbuiorik gogorrena adierazten du eta, horrekin batera, laguntza eta elkartasuna eskaintzen die erasoa jasan duen emakumeari eta haren senideei.
2- Portugaleteko Udalak uste du sexu indarkeria Giza Eskubideen kontrako erasorik larriena dela eta emakume eta gizonen arteko egiturazko desberdintasunaren emaitza baino ez dela.
3- Portugaleteko Udalak herritarrei dei egiten die bere egiteko indarkeria onartezin honen kontrako borroka, erne iraun eta konpromisoa har dezatela jasaten duten emakumeei lagundu ahal izateko.
4- Portugaleteko Udalak konpromisoa hartzen du indarkeria matxistaren prebentzioan lanean jarraitzeko, horretarako emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko politikak ezarri eta garatuz. Hortaz gogoratu beharra dago guztiz ezinbestekoa dela adi egotea bereziki jai egunetan eta Udalak berak, herriko gizarte-eragileekin batera, horrexeri begirako kanpaina bat martxan jarri duela.
5- Portugaleteko Udalak herritarrei gogorarazi nahi die badirela baliabideak, emakumeak horrelako egoeratik irten daitezen. Hortaz, Eusko Jaurlaritzako biktimen arretarako telefonoa dago erabilgarri egunean 24 orduz: 900 840 111.
6- Portugaleteko Udalak dei egiten die herritarrei gaitzespena adierazteko elkarretaratzean parte hartzera. Bihar ostiralean, uztailak 24, egingo dugu 12:00etan Solar plazan. Add a comment

Partidu politikoekin topaketa #haurtzaroa #gazteria #garapenkomunitarioa #Portugalete #PortuPolitika

Astelehenean, martxoak 23 herriko partidu politiko hautagaien arteko mahai ingurua ospatuko dugu. Mahai-inguruaren
gaia hauxe da: Haurrak, Gazteak eta Garapen Komunitarioa.

Topaketa Santa Clara Kulturtegian izango da 19:00etan.

Izan ere, Sarea udalerriarekin konprometitutako gizarte-eragile guztiekin elkarlanean jardutearen alde dago, hezkuntza-arloan eta garapen komunitarioan dihardutenekin batik bat, hain zuzen ere. Horiek horrela izanik, hartu-emanetarako beste esparru horietako bat alderdi politikoena da. Orobat, aurreko hauteskunde-garaian ere alderdi politikoekiko topaketa bat ere antolatu genuen gure arloaz berba egiteko.

Topaketan, komunikabideetan aritua den moderatzaile batek, Alfre Elgezabal herriko kazetaria eta sarea eta taldeetan aritua, mahai-ingurua dinamizatu eta gidatuko du,gidatu ere.

Dinamika erreza jarraituko dugu bloke bakoitzean ordezkariak hitz egiteko txanda bat izango dute eta txanda hori amaitzerakoan publikoak galderak egiteko aukera izango du.

Gainera sare sozialetatik zuen galderak bidali ahal diguzue #PortuPolitika traola erabiliz, saiatuko gara topaketan sartzen.

topaketatxiki
Add a comment

EMAN IRITZIA ETA PARTE HARTU. ANDRE ETA GIZONEN ARTEKO #BERDINTASUNAREN ALDEKO IV. UDAL PLANA (2015- 2019) #PORTUGALETE

Parte hartzeko aukera desberdinak.
Add a comment

Gurasoentzako topaketak #Portugalete

Portugaleteko Aisialdi Sareak, Kiribil Sareari esker, Gurasoentzat izan ahal diren hitzaldi interesgarriak eskeintzen dizkizue iaz bezala.

Galdera hauek erantzuna emateko 3 hitzaldi eskeintzen dizuegu. Gai hauetan adituak diren pertsonekin.

OTSAILAK 25 – NERABEAK ETA DROGOMENPEKOTASUNA
Arantza Muñozek emanda, Psikologoa, musicoterapeuta eta Talde sistemika terapian aditua. LAGUNGO Familia orientaziorako zeontran egiten du lan www.centrofamiliarlagungo.org

MARTXOAK 4 – FAMILIA HARREMAN OSASUNTSUAK. SEME ALABAK ETA GURASOAK
Astrid Perezek emanda, Psikopedagogoa, familia tartekarian aditua, SENDIGUNE familientzako trebakuntza eta laguntza integraleko zentroarenlaguntzailea www.sendigune.org

MARTXOAK 11 – NERABEAK ETA AUTOESTIMUA
Astrid Perezek emanda, Psikopedagogoa, familia tartekarian aditua, SENDIGUNE familientzako trebakuntza eta laguntza integraleko zentroarenlaguntzailea www.sendigune.org


Guztiak Santa Clara Kulturtegian izango dira arratsaldeko 19:00etan. Parte hartzea dohainik da eta zabalik dago, ez da beharrezkoa izena ematea.

Informazio gehiagorako 663086632 eta www.aisialdisarea.org

cartel final
Add a comment

Portugaleteko Otsaileko #euskara #agenda #Portugalete

Hemen duzue!!

2015eko OTSAILEKO agenda Add a comment

Elkarteentzako Hirugarren World @ #berdintasuna #Portugalete #jabekuntza

Elkarrekin zerbait egiteko berriketan hasi behar dugu. Hori dela eta, bi world cafe antolatu ditugu Berdintasun Lantalde Mistotik. Gure asmoa da talde txikiak antolaturik berba egitea, interesak partekatzea, errealitatearen ikuskera desberdinak erkatzea eta aldi berean ikustea zer dugun komunean beste errealitate hobe eta bidezkoago batzuk asmatzen ditugun bitartean.

Horrela, zabalkunde handiagoa lortzeko xedez talde txikietan egon ondoren parte-hartzaileek elkarteei komunikatuko dizkiete berriketa gehiagotarako ideiak, aukera sortzaileak eta jardunbide kolektiboa.

Jabekuntza-prozesuek lagundu egiten dute norberaren eta emakumeon ahalmena topatzen eta praktikan jartzen, helburu direlarik bateko, udalerriko bizitzan eta guretzat interesgarriak bezain eragingarri diren erabakietan parte hartzea eta besteko, agenda publikoan esku-hartzea Portugaleteko emakume eta nesken bizitzaren kalitatea hobetze aldera. 

Noiz egingo dugu hirugarren world cafe hori ?

Otsailaren 3an(asteartea) egingo dugu San Roke Gizarte-Etxean 16:30etik 19:30era.

Zuen zain  egongo gara!

PORTUGALETEKO UDALAREN BERDINTASUNA LANTANDE MISTOA



Add a comment

Urtarrila 22, KALESAREAK dokumentala 17:00etan #Portugalete @Kgunea @Gaztebizz

Urtarrilaren 22an (osteguna) 17:00etan, Portugaleteko Gazte Gelan KALESAREAK dokumentalaren aurkezpena eta proiekzioa

330 gaztek elkarlanean sortutako lana . 18-30 urte bitarteko neska-mutilentzako zuenduta .

Kalesareak Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako K ekimenari dagokio.

Ekimen honen helburua euskarazko espazio ireki bat sortzea da, 18-30 urte bitarteko neska-mutilak aktiboak izan daitezen beren kezketarako proposamen eta irtenbideak bilatzen.

Kalesareak den ikus-entzunezkoa K-movie lehiaketako parte-hartzaileen bideoetan oinarrituta editatu da, K proiektuaren arruan. Dokumentalak 350 gazteren dinamika parte-hartzailea izan du. Nola edo hala, ikus-entzunezkoaren protagonistak dira eta interesatzen zaizkien gaiez hitz egiten dute: hala nola, sexuaz, ikasketez, lanaz, euskeraz, etxebizitzaz, kulturaz…

Kalesarea 2 Add a comment

Nola hautematen duzu #BERDINTASUNA? #Portugalete

Pertsona GAZTEEK sexuen arteko BERDINTASUNAREN gainen duten hautematea ezagutzeko ikerketa

Portugaletekoa bazara 15-29 urte bitarteko adina baduzu, anima zaitez parte hartzeko antolatutako diren eztabaideen taldeetan urtarrilaren 20an, 18:30etan Gazte Gelan

Cartel convocatoria Portugalete euskera-page-001 Add a comment

Portugaleteko Azaroko #euskara #agenda #Portugalete

Hemen duzue!!

2014 AZAROA Agenda-page-001 Add a comment

Ekainak 15 “EUSKARAZ BIZI NAHI DUT” #lasterketa #Portugalete #euskara

Portugaleteko Berbalagun Egitasmoak, Kontseiluak eta Portugaleteko Udalak, ekainaren 15ean, igandean, antolatu duten “EUSKARAZ BIZI NAHI DUT” lasterketara gonbidatu nahi zaituzte.

Euskararen erabilera sustatzearen alde egingo den ekimen honetan edonork parte hartu ahalko du.
euskaraz bizi nahi dut

Portugaleten lehenengoz egingo da “EUSKARAZ BIZI NAHI DUT” lasterketa. Parte-hartzaileen adinari begirako bi irteera egongo dira:
  • 12:00 (umeak) 1000 metroko distantzia
  • 12:15 (helduak) 4 kilometroko distantzia Irteera RIALIA MUSEOA dagoen zabalgunetik egingo da.

UMEAK: 2 euro - HELDUAK: 5 euro (Parte-hartzaileak ordainduko duena lasterketaren antolamendurako izango da).

Kamisetak salgai egongo dira (parte-hartzaileentzat merkeago) eta korrikalariek egiaztagiri bana jasoko dute.

Izena emateko, hurbildu euskaltegietara edo jo ezazu ondoko helbideetara: alfre-e@aek.org – euskara@portugalete.org – xaribari@aek.org – euskal01@portugalete.org

Egunean bertan ere izena eman ahal izango da.

Add a comment

Orrialdea 1-(e)tik 3-(e)ra

IZENA EMAN

Izena eman gure berriak jasotzeko.

KONTAKTU XEHETASUNAK

Portugaleteko Aisialdi Sarea
Gorbeamendi plaza, 2 behea
48920 - Portugalete (BIZKAIA)

Posta elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
663 086 632
Ikusi non gauden

Sube - Gora

En www.aisialdisarea.org usamos cookies para mejorar tu experiencia de uso en nuestra web y para ayudarnos a hacer este sitio web mejor. Para obtener más información sobre las cookies, consulte nuestra política de privacidad. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information