Lr, May 25, 2019

Andra Mariren 30. Urteurrena Jaia Aniversario Andra mari - Ekainak 8 - San Roque Plaza #Portugalete

ametfiesta30

"Orain dela 30 urte, galeoi txiki batek bere itsasaldia hasi zuen Portugaleteko portutik. Pixkanaka galeoia handitzen hasi zen. Bertan, neska mutilek, eskaut metodologiarekin, pertsonen arteko harremanak eta baloreak ikasi zuten.

30 urte geroago, Andra Mari Eskaut Taldeak, ikuspegi eta zeruertz berriei norabidearekin jarraitzen du, tripulante berriei ekintza, balore,... etab... berriak irakasten."

30 urte hauek ospatzeko, jai erraldoi bat prestatu dugu ekainaren 8an San Roque Plazan, herriko erdigunean, oraingo uneetan hain garrantzitsua den erara...  disfrutatuz eta barre eginez.

Etorri zaitez gurekin ondo pasatzera!

Add a comment

Kalean olgetan 2013

 

Eguraldiak azkenean ekintzak kaleratzeko aukera eman zigun. Hau sortea! Goiz goizetik herriko gune guztietako materialak eta jolasak bantzen hasi ginen: sinaleak, konoak, jolasak, paratxutak, tizak,.... begiraleek eta neska-mutilek jolasteko irrikitan zeundeten. Gainera kalean, lekurik hoberena.
dij1
11etan La Florida, Roke deuna Plazan, Errepelegan, La canillan eta Ellacurian ekintza hasi genuen. Helburua kaleak jolasten okupatzeaz aparte hiritartasun guztiari gure mezua helaraztea zen. La Floridan goizegi zelako ez zen inor egon eta Roke Deunako taldearekin batu zen, herriko erdigunea mugiarazi genuen San Roque egun zentroko nagusiekin batera.
dij2
Errepelegan Villanueva egun zentroko jendea eta goizeko erosketak egiten zegoen jendearekin paratxuta atera genuen jolasteko asmoz eta aintzineko jolasak ikasi genituen, barraskiloarena adibidez.
dij4
La Canillan Berriztasunako txikien dantzaldiko jendearekin batera egon ginen eta Ellacuria parkeari kaña eman genuen gure kanta ta jolasekin.
dij5
Eguerdirako El cristo plazan gune guztietako jendearekin batu egin genuen, jolas eta kantekin harrera emonez.
dij3
Hortik jaitsiera egin genuen udaletxeko plazara Alde Zaharretako bazter guztietara gure mezua zuzentzen: Kaleak jolasten okupatzeko garaia zen!
dij6
dij7
Eta amaiera emateko modurik hoberena, udaletxe plazan jolasak eta trukeme erraldoi batekin jolasten! 
dij9

Hemen duzu larunbateko hainbat argazki. Laister bideoak izango ditugu.

Add a comment

Portugaleteko Aisialdi Sarea eta udaletxearen arteko hitzarmenaren sinaketa. #Portugalete

23 05ConvenioAtzo, maiatzak 23, udaletxe eta sarearen arteko urteko hitzarmena sinatu genuen. 5 urte jarraian daramagu bi erakundeen arteko kolabazio hau sinatzen. Akordioak gure proiektuak aurrera ateratzeko behar dituzten baliabideak eta egituraren zati bat ordaintzeko ematen digu.

Hemen duzue Tele7n agertu den berria ta bideoa

El alcalde de Portugalete, Mikel Torres, y el presidente de la red de clubes de tiempo libre de la villa, Javier Carnicero, han firmado por quinto año consecutivo un acuerdo de colaboración.
Portugaleteko Aisialdi Sarea está integrada por 5 entidades; los 3 grupos eskaut de la localidad; Andra Mari, Belatzak y Amalur; el colectivo Gure Talde y el grupo Aurrerantz.
Movilizan a unos 80 jóvenes comprometidos con el ocio juvenil; un número que se incrementa considerablemente en verano con los campamentos y salidas que organizan para chavales de 4 a 18 años.
El ayuntamiento subvenciona sus actividades con 12.000 euros y les ofrece como centro de operaciones el aula joven de San Roke.
Fomentar el voluntariado, el ocio participativo y el asociacionismo juvenil, que siempre han caracterizado a la villa, son los objetivos de este convenio.

{youtube}wA1ENEgiTU4{/youtube} Add a comment

Mintzodromoa. Euskaraz partze hartzeko aukera. Ekainak 6. #Portugalete

mintzodromoa KARTELAZeure herrian parte hartu nahi? Orain ez duzu aitzakirik, datorren ekainaren 6an MINTZODROMOA egingo dugu, Roke deuna plazan, Portugaleteko udalak eta Berbalagun antolatuta bertan Potugalete eraikitzeko ideiak elkar banatzeko aukera izango duzue.

Hamar mahai jarriko dira, eta interes orokorreko lau gai hizpide hartuta jardungo dugu euskaraz berriketa lasaian, kafe bat hartzen dugun bitartean. Gai bakoitza lantzeko 15 minutu inguru izango dugu. Gai baten eta bestearen artean, parte-hartzaileak mahaiz mugituko dira, baita mintzakidez aldatu ere.

Goizean saio bat egingo da 10:00etan eta arratsaldean bi, 17:00etan eta 19:00etan.

Mintzagaiak honakoak izango dira:
1.- Portugalete gure herria. Nolako herria nahi dugu? Zeintzuk dira alde onak, hobetzekoak?, Zer proposatuko zenuke euskara bultzatzeko?
2.- Aisia. Zertan ematen duzu aisialdia? Aisialdirako zer aukera bultzatuko zenuke (gazteentzat, nagusientzat)?
3.- Krisialdia. Izan du edo badu eraginik zugan? Krisialdiaren aurrean zer egin? Kanpora joango zinateke lan bila?
4.- Teknologia berriak. Erabiltzen dituzu? Sare sozialak ezagutzen eta erabiltzen dituzu? Zeintzuk? Internet dohainik izan beharko luke?

Hemen duzue izena emateko orria. Jaitsi eta bete maiatzaren 30a baino lehen Add a comment

Aisialdi taldeetako erakusketa Gazte Gelan #Portugalete

CARTEL EXPO GRUPOS copia optPortugaleteko Aisialdi taldeak erakusketa bat antolatu dugu Gazte Gelan. Maiatzaren 20tik ekainaren 8ra arte zabalik egongo da.

 "Portugaleteko aisialdi taldeak. Zuregatik eta zuretzat" erakusketa aisialdi eta eskaut taldeak ezagutzeko aukera ona da, gartazen ditugun ekintzak ezagutzeaz aparte neska mutilak udako ekintzetan izena emateko aukera izango dute eta boluntarioak izan nahi duten gazteei gurekin parte hartzeko aukera zabaltzen diegu.

Egunero ikusgai dago eta astearte eta ostegunero 17:00etatik 19:00etara bertan izango dugu zuen zalantzak argitzeko.

{gallery}galerias/expo{/gallery}

.
Add a comment

Kalean Olgetan! Ekainak 1

dij13atencioneuskMaiatzaren 28ko Jolasaren Nazioarteko Egunaren “KALEAN OLGETAN” kanpaina abian da.

Dakizuenez, kanpainaren gaia kalea okupatzea da; kanpainaren xedea, berriz, kalea espazio publiko gisa aldarrikatzea eta jolasa sustatzea jolasteko ohitura ez dutenen artean.

Konkretuki, Portugaleten, Ekainaren 1ean Kaleak "okupatuko" ditugu gure jolasekin. Herriko 5 guneetan hasiko gara jolasten 10:30etan: Florida Parkean, La Kanillan, Ellacuria Parkean (abaro ondoan), Roke Deuna plazan eta Errepelegan, (Abenida Repelega, Merkatu ondoan). Hemen duzue mapa:

Ikusi Día Internacional del Juego - KALEAN OLGETAN - JUEGA LA CALLE mapa handiago batean
Gero, 5 gune hauetatik aterako gara ibiliz eta jolastuz udaletxera arte. Eta udaletxe aurrean jolas erraldoi batekin amaituko dugu eguna.

Parte hartu nahi baduzue bakarrik 5 gune hauetara hurbildu eta listo! Elkarteak bazarete jarri gurekin harremanetan jendea hobeto banatzeko.

Jarraian, kanpainan parte hartzeko moduak proposatuko dizkizuegu:

1.Kanpaina hedatuz: zuen webguneetan, sare sozialetan, zuen kontaktuen artean,…

2.Kanpainan aktiboki parte hartuz:

Jolasaren Nazioarteko Egunaren manifestuan sinatuz: www.diadeljuego.org

Jolaktibista kit-a zuen erakundean, lantokian, atarian edo nonahi jarriz

Erronka-bideoak eginez; bidali probak trukeme@bakeola.org posta elektronikora.

Ekainaren 1ean egingo den jarduera jolaktibistan aktiboki parte hartuz. Portugaleteko Aisialdi Sareak eta Trukeme antolatuta.

Kanpainari buruzko informazio gehiago jaso nahi izanez gero: www.otrojuegoesposible.org

KALEAN OLGETAN ! Add a comment

IDENTIBUZZ ERAKITZEKO BEHAR ZAITUGU !

Identibuzz Portugaleten elkarrekin bizi diren identitate anitzen kontakizun berezia da, denok egina eta partekatuta.

Identibuzz Lantegira gonbidatu nahi zaitugu. Lantegi horretan irakatsiko dugu nola erabili sakeleko telefonoa grabazioak egiteko. Hartara, fil dokumental batean herriko kultura-aniztasuna islatuko dugu.

Gehiago jakin nahibaduzu, etor zaitez maiatzaren 22an, 18:30etan, Santa Klara kulturtegira.identibuzz13 Add a comment

Webgune berriaren aurkezpena

Pasa den igandean, maiatzak 12 webgune berria aurkeztu genuen Portugaleteko Kaleetan. Denbora asko eman dugu gune hau berrizten eta eraikitzen baina azkenena lortu dugu. Zuekin elkarbanatu nahi dugu sortu genuena, Sarea zertan datza azaldu,...
Goizean zehar mundu guztiari kontatu genien Sarea zer den, ze motatako proiektuak egiten genuen, webgunea nola erabili,.... Gainera jendea animatzeko bi jolas kooperatibo suertatu genuen .
Hemen duzue bideo laburpentxo bat eta sariaren banaketa.
Orain webgunea zabaltzeko momentua da, denon artean, jende gehiago taldeak, Sarea, proiektuak, ekintzak,... ezagutzeko, gure burua ezagutarazteko eta baliabide gehiago elkar trukatzeko

{youtube}8u2IaIqVIp4{/youtube} Add a comment

Angelman sindrome eta beste hainbat gaixotasun ezohikoren aldeko herritarren ekitaldia

angelmanmayoMaitaen eta gaixotasun hauek jasatzen duten mundu guztiaren alde!
Herrritarren martxa ostiralean, maiatzak 10, egingo dugu, 10:00etan. Martxa Los Llanos futbol-zelaitik irtengo da eta ondoko kaleetatik igaroko da: José Zaldúa sendagilea, Carlos VII.a, Castaños Jenerala eta Gregorio Uzkiano. Gero, San Roke plazan bilduko gara.
Parte hartzeko martxara batu besterik ez duzu. Add a comment

20+10 Aniversario ARGIZAI

Desde Argizai, uno de los grupos de KIRIBIL SAREA nos llega esta invitación a celebrar su 20+10 Aniversario Como todos/as sabéis el 13 y 14 de Abril Argizai celebra su 20+10 aniversario. Habrá distintas actividades durante todo el fin de semana y más adelante os informaremos del programa concreto. El domingo dia 14, celebraremos un concurso gastronómico con una posterior comida popular. Para apuntarse al concurso gastronómico habrá tiempo hasta poco antes del aniversario, pero para todas esas personas que no vayan a participar en el concurso realizando su propio "arroz del mundo" y quieran quedarse a comer, habrá una paella realizada por nuestros gurasoak. El precio por persona de esta paella ( mas bebida, pan y postre), será de 4 € y para apuntarse habrá que mandar un correo antes del 2 de abril a argizaigaldakao@gmail.com Para Argizai es importante celebrar este día con todas esas personas y grupos que han formado parte de estos 30 de nuestra historia, así que, OS ESPERAMOS!! Eskerrik asko!! Add a comment
  • Portugalete

    Noticias sobre Portugalete // Portugaleteko berriak

  • Redes // Sareak

    Noticias sobre otras redes: Kiribil, Coordinadora vallecas, Astialdi Sarea,... // Beste saretako ekintzak: Kiribil, Vallecaseko koordinakundea, Astialdi Sarea,...

  • Grupos // Taldeak

    Noticias sobre los grupos miembros de la Red // Sareko taldeen berriak

  • PAS

    Noticias sobre actividades, proyectos, reflexiones,.. de la Red // Sareko ekintza,proiektu eta hausnarketen berriak

  • Otras noticias // Bestelako berriak

    Otras noticias interesantes // Bestelako berriak

Orrialdea 6-(e)tik 7-(e)ra

IZENA EMAN

Izena eman gure berriak jasotzeko.

KONTAKTU XEHETASUNAK

Portugaleteko Aisialdi Sarea
Gorbeamendi plaza, 2 behea
48920 - Portugalete (BIZKAIA)

Posta elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
663 086 632
Ikusi non gauden

Sube - Gora

En www.aisialdisarea.org usamos cookies para mejorar tu experiencia de uso en nuestra web y para ayudarnos a hacer este sitio web mejor. Para obtener más información sobre las cookies, consulte nuestra política de privacidad. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information