Lr, May 25, 2019

Parte-hartze ikerketa - EGK

timthumb
Fuente - Euskadiko Gazte Kontseilua - www.egk.org

Dakizuenez, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren Parte-Hartze arlotik gazteon parte hartzea hobeto ezagutzeko ikerketa bat egiten ari gara. Orain arteko zuen kolaborazioa eskertu nahi genizueke: oso emaitz adierazgarriak lortzen ari gara zuetako askorekin bildu ostean!

Lan honi azken bultzada emateko asmoz, azaroan hainbat Taldeko Dinamika prestatu ditugu Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Banakako elkarrizketetan atera ziren kontzeptuak elkarrekin landuko ditugu oraingo honetan, hau da, gazteon parte-hartzeko eta parte ez hartzeko arrazoiak denon artean eztabaidatuko ditugu, giro onean.

Talde Dinamika hauetan zuen parte-hartzea ezinbestekoa da gure ikerketa modu egokian osatu ahal izateko. Dinamika guztiak arratsaldeko 18:00etan izango dira, EGK-ko egoitzetan.

Azaroaren 14an, ostegunean, 18:00etatik 20:00ak arte Gasteizko EGKn (Ramiro de Maeztu, 15 behea)
Azaroaren 19an, asteartean, 18:00etatik 20:00ak arte Donostiako EGKn (Andia, 11 Nagusia)
Azaroaren 21an, ostegunean, 18:00etatik 20:00ak arte Bilboko EGKn (Autonomía, 44 behea)

Parte-hartzeko aukera izango dute 30 urte arteko gazteek (sindikalgintzakoek, enpresariek/ ekintzaileek eta nekazal mundukoen kasuan, ordea, 35 urte arte) eta talde bakoitzetik 1-3 gazte gonbidatuta zaudete. Etorriko zaretentzako askaria izango dugu eta ahal den neurrian, garraio gastuak ordainduko zaizkie hala eskatzen duten parte-hartzaileei (horretarako gurekin harremanetan jarri).

Hurrengo egunetan zuekin jarriko gara kontaktuan, etorriko zareten konfirmatzeko. Bitartean informazio gehiago behar izanez gero, partehartze@egk.org-era idatzi edo 615749929 telefonora deitu.

Zure ikerketa da, denon ikerketa! Mila esker zuen laguntzagatik.
Add a comment

2013.ko Urteko asamblada - Azaroak 16 #pas13

Urteak pasa ahala gero eta indarrago jarraitzen dugu lanean, gure herriko haurrak eta gazteak hezitzen, boluntariotza lana suspertzen eta komunitateari ongizatearen alde. Baina  batzutan gure eguneroko lana aztertu behar dugu barrutik eta kanpotik lan hau sendotze eta indartzeko.

Horrexeagatik urteko batzar hau zabaldu dugu gurekin lan egiten duten pertsonei.

Zergatik?
Zurekin eta zure erakudearekin proiektuak garatu ditugulako
Asko ezagutzen gaituzulako
Eta zure iritzia ezin besteko dalako

Zer?
Goizeko 10:30etan hasita hainbat tailerretan bananduta hasiko gara. Txoko bakoitzean 20-30 minutu egongo gara eta txoko guztietan parte hartuko dugu gure ekarpenak botatzeko. Hauek dira landuko ditugun tailerrak, bi perspektiba kontutan izanda barrukoa eta kanpokoa.
  • PASeko 2014.ko Ildo Nagusiak. Proiektuak eta ekintzak 2014ra begira
  • Baliabideen kudeaketa. Nola “elikatzen” dugu Sarea, boluntariotzaren garantzia, baliabideen erabilpena,...
  • Itunak eta sare lana. Eredu irekia, bestelako elkarte eta erakundeekin batera.
  • Komunikazioa. Zer adierazi, nola, zergatik .... Oro har, zer egiten dugu ondo eta zer txarto gure Sarea eta proiektuan eta nola hobetu

Nortzuk?
  • Gure taldeetako begiraleak, 
  • Gazteria eta beste sailetako teknikari eta politikak
  • Politikariak
  • Guretzat garrantzitsuak diren elkarte eta erakundeak
  • Hezkuntza eragileak
  • Lan egin dugun jendearekin
....

Noiz eta non?
Azaroaren 16an - 10:30etan- Portugaleteko Gazte Gelan (Maestro Zubeldia Kalea z/g) 

asamblea2013euks
Add a comment

XIII. Berdintasun Jardunaldiak. Sexurik al du krisiak? #Portugalete

Portugaleteko Udalaren Ongizate sailak XIII. Berdintasun jardunaldiak aurkezten du. Azaroak 13 Santa Klara kulturtegian.
berdintasun jardunaldiak

Sexurik al du krisikak? lelopean kirisiak duen aurpegi eta aspektu asko eta asko landuko dira, berdintasunaren ikuspuntutik. Ponentzi eta aurkezpen asko egingo dira egunean zehar:
lan munduan, komunikabidetan edo justizia arloetan dauden diskriminazioak, mikrobiolentziak, krisiak izan al duen alde onak sistema aldatzeko edo aurrekontu publikoak genero ikuspegiaz.

Hemen duzue egitarau osoa.


Add a comment

Zuzendari ikastaroa, gure taldeetako boluntarioentzako eskaintza

Gure taldeetako boluntarioentzako eskaintza formatibo berri bat sortu dugu. ASTIALDIKO ZUZENDARI ikastaroa Portugaletera ekarri dugu. Gure taldeetako 15 gazte ikastaro hau daude egiten bere proiektuak hobetzeko nahian. EDE Fundazioak emandako ikastaro honek urrian hasi zen eta ikasturte amaiera arte iraunduko du, bloke teoriko eta bloke praktikoa kontutan hartuta.

{gallery}galerias/zuzendari13{/gallery}

Heziketaz aparte boluntarioak elkarrekin harremanak sendotzeko baliogarria izango da eskaintza hau. Add a comment

SENDIGUNE - Gurasoen trebetasunei buruzkoprestakuntza

Ikastaro berri baten informazioa eskeintzen dizuegu, familientzako interesgarria dena. Azaroaren 15 hasiko da. r SENDIGUNEk antolatuta, Familiarentzako trebakuntza eta osoko laguntza zentroa izatea nahi dugu, familia osatzen duten senitartekoen norbanakoaren hazkundeari laguntzeko asmoz. Familiaren alde egiten dugu bizitza osorako oinarrizko hezkuntza- eta erreferentzia-espazio gisa.
sendigune

Eguraso, aitona-amona eta etorkizunean familia izango direnei edota berriki izan direnei zuzenduriko prestakuntza eskaini nahi dizu, gaitasunak har ditzazun honako hauetarako:

  • Senideen artean KOMUNIKAZIO on bat ezartzeko.
  • Guraso gisa aurreikusi edo planifikatu direnetatik bereizten edo banatzen diren ezusteko egoerei EGOKITZEKO. Horretarako, malguak izanez, eta egoera ororen alde positiboa ateratzen eta ikusten saiatuz eta bestea ulertuz.
  • BIZIPENAK eta EMOZIOAK kudeatzeko.
  • ARAZOAK KONPONTZEKO ETA ERABAKIAK HARTZEKO.
  • Familiaren BIZIKIDETZA garatzeko, senide bakoitzaren banakotasunarekiko errespetutik abiatuta.

Informazio osoa irakurtzeko lotura hemen duzu,sakatu hemen Add a comment

VI. Belaunaldien arteko Ihardunaldia #Portugalete

6 urte daramagu Belaunaldien arteko ihardunaldia garatzen. Portugaleteko Aisialdi Sarea, Aspaldiko fundazioa eta Udaletxeko Gazteria eta Hezkuntza saila eta GIzarte ongizatearena batera.

Pasa dn zapatuan, Aspladiko, gun zentro eta aisialdi sareko kideak batera egon ginen ekintzak eta jokuak egiten San Roque plazan.

Proiektu oso erakargarria da adin guzteietako mundu guztaiarentzat: elkarlana, elkarkidetza eta besteekin lan egiteko beharra ikusteko, adina alde batera utzita.

Beste egunekoa ez da esparru hoentan egiten dugun proiektu bakarra, urtean zehar gazte zerbitzuak eta gu geuk proposamen gehiago dauzkagu belaunaldien arteko lana eta harreman estu ta indartzeko.


Add a comment

Berdintasunerako batzorde Mistoan partaidetza #Portugalete

Gure elkarteak sarean aritzea ondo daki, guretzat oso garrantzitsua da haibat eztabaida foro, lan esparru, batzorde edo komisiotan parte hartzea. Hainbat esparruko guneetan parte hartzen dugu: boluntariotza, gazteria, haurtzaroa, berdintasuna,... Guztiak ikusteko webguneko itunak atalean sartu.

Pixkanaka parte hartzenditugun gune guztiak aurkeztuko dizkizuegu, gaur Berdintasunarako Batzorde mistoaren unea da. Andra-Gizonak Aukera Berdintasunaren Alde” Lehen Jardunaldiak egin genituenean konturatu ginen gai hau jende askori zitzaiola interesgarri eta horregatik eratu dugu batzorde mistoa, udalerriko elkarteetako ordezkariek eta udaletxeko teknikariek osaturik, Aukera Berdintasunaren Aldeko Udal Planean jardun dezan. Gure asmoa da iritziak eta ideiak elkarri trukatzea udalerrian egin beharrekoaz, eta horrela apurka-apurka prestatzea Aukera Berdintasunaren Aldeko Udal Plana.

comision


Add a comment

PASetik eskeintzen dizkizuegu zerbitzuak #Portugalete

Portugaleteko Asisialdi Saretik gure taldeen beharrak asetzeaz aparte hainbat zerbitzuak eskaintzen dizkizuegu. Elkarte, erakunde edota herriko pertsoneei zuzenduta. Webguneko "zerbitzuak" atalean zehetasun guztiak konsulta daitezke, hemen duzue laburpentxo bat:

  • Haur eta gazteentzako programazio eta ekintzak, animazioa, dinamizazioak, udalekuak, formato haundiko ekintzak espereintzia askorekin.

    programas1

 

  • Haur eta gazte gaietan aholkularitza, gure esperientziaz baliaztu haur eta gazteentzako zuzendutako proiketu berriak ezartzeko laguntza eta kontrastea, formazio zehatza, prozesuak,...
  • consultoria4

  • Material alokairua, 1000 wko soinu ekipoa, proiektorea, bideokamara, mahaiak,.... eta horrelako materialak
  • prestamo1

  • Sare sozialak, webguneak, blogak,.... aholkularitza, zure neurrirako soluzioak eta martxan ipintzeko laguntza.
  • web1


    Eta gauza gehiago... Jarri gurekin harremanetan.
Add a comment

UDARI BIRPASA EMAN ETA GERO, BERRIRO IKASTURTEA!

Herriko haurrek eta gazteek gehien maite duten urtaroa uda dugu. Sasoi horretan motxilak, liburuak eta eguneroko kontuak albora utzita merezi dugun atsedenaz gozatzeko aukera dugu. Harrezkero denbora zati bat iragan da eta orain, esperientzia hura gogoratzeko eta zuekin ere partekatzeko unea heldu da.

Aurten, uda guztietan legez, herriko aisialdiko taldeak eta gure Sarea ere guztientzako jarduerak eta proiektuak garatzen aritu gara. Urte osoan ere jardunean ibili arren, ekainetik abuztura bitartean batik bat nabarmenagoa da gazte zein familientzat egiten dugun lana.

Aurtengo udan, Portugaleteko Aisialdi Sareak lau proiekturi ekin die. Haietariko hiru udalekuak, Auzolandegia eta Nazioarteko Hartu-emanak, bigarren urtez, izan dira. Gainera, esan behar da parte-hartzaileen eta familien balorazioa askoz hobea izan dela aurtengo edizioetan baino. Halaber, Portugaleteko gazteentzako begirale-ikastaroa ere ekimen berria dugula ere aipatu behar da.

  • Begirale-ikastaroa herriko 17-18 urte bitarteko gazteek euskaraz egiteko formakuntza intesgarria eta erakargarria lortzeko aukera ona da. Ikastaroak helburu du gazteak gaitzea haurrekin euskaraz ondo ordaindutako lan batean edo boluntario gisa aritu ahal izateko. Aurten, Portugaleteko Udalak, Euskara zerbitzuaren bitartez, formakuntza-saio horien herena diruz lagundu du eta ikasturte honetan ere egiten segituko du. Herriko gazteak trebatzeaz gain, ikastaroak aukera ere ematen die bai praktikaldiak egiteko herriko taldeetan baita sortzeko bidean dauden ekimenetan ere. Guztira, hamazazpi gazte ari dira ikastaroa egiten.
  • “Oporretan zabalik 2013” udalekuak udako egitarautik arrakastatsuenak eta garrantzitsuak dira. Ekainaren 24tik uztailaren 26ra arte 4-10 urte bitarteko haurrek hamar begiralek lagundurik, aurrehistoriatik etorkizunera hegan egin dute denboran, Maestro Zubeldia ikastetxean. Jarduera horien harrera eta balorazio onak aurrera egitera bultzatzen gaitu Portugaleteko Guraso Elkartearekin eta Udalaren Hezkuntza eta Gazteria Sailarekin elkarlanean. Abentura guztien berri izan nahi baduzue sar zaitezte gure estekan: http://udalekuak.aisialdisarea.org.
  • Hospitalet de L'lobregateko auzolandegia: 16-18 urte bitarteko 21 gaztek lau arduradunekin batera hartu dute parte Casal del Esplai La Florida udaleku zabaleko begiraleei laguntzen. Bi txanda egon dira: bata, uztailaren 3tik 13ra eta bestea, uztailaren 16tik 26ra. Denek gogotsu hartu dute parte esku-lanak egiten, jardueretan, igerilekuetan, irteeretan eta jolasetan. Gazte parte-hartzaileek konpromisoz jarduteaz gain, zerbitzuari ederki iritzi diote ahaleginak ahalegin. Hori guztia dela eta, ez dituzte ahaztuko goizean goiz jaikitzeko esfortzua ezta auzolandegia amaitzerakoan Hospitaleteko haurrak agurtzeko orduan egindako negarrak. Bizikizun horiek xehetasun handiz ezagutu nahi badituzu sar zaitezte http://auzolandegiak.aisialdisarea.org helbidean.
  • Nazioarteko hartu-emana. Gizarte eta hezkuntza arloko Bizkaiko Kiribil Sarearen partaide garenez, proiektu horretan hartu dugu parte. Esan beharra dago Europako Batasunak ekimena diruz lagundu duela “Gazteak mugimenduan” programaren barruan baitago. Uztailaren 1etik 10era Ipar Irlanda, Alemania eta Euskadiko gazteek lan-egun batzuetan gaiok landu dituzte: boluntariotza, gizartearekiko konpromisoa eta gatazkak konpontzeko erak. Gazteok herrian geratu direnez, herriaz gozatu dute baita herriko zerbitzuez baliatu ere. Halaber, herriko merkataritza ere sustatu dute. Dena dela, Elai Alai Elkartearen laguntza ere aipatu behar dugu, ohatzeak eta lastairak utzi baitzizkiguten.

Jarduera hauetaz gain, beti legez udalerriko aisialdi-taldeek eta eskaut-taldeak udako jarduerak ere egin dituzte. Izan ere, jende askok hartu du parte eta inplikazio handia erakutsi dute. Antolatutako ekintzak ondoko hauek izan dira:

Udalekuak: Ama Lur Eskaut Taldea (Araba), Andra Mari Eskaut Taldea Orozkon (Bizkaia), Belatzak Eskaut Taldea Panticosan (Huesca) eta Gure Talde-tercera vía Labeagan (Nafarroa).
Hiri udalekuak: Aurrerantz taldeak abuztuan antolatu ohi ditu.
Guztira, 120 boluntariok baino gehiagok hartu dute parte jarduerak dinamizatze-lanetan.

Aurreko guztiak adoretzen gaitu ikasturteari hasiera ematera gogotsu eta indarberriturik. Irailean erronka berria programatzen eta antolatzen ibili gara eta urrian, ohiko talde-dinamika hasiko dugu. Kalean ikusiko gaituzue!

Horretaz gain, gogorarazi nahi dizuegu gure jarduera eta proiektuei buruzko informazioa www.aisialdisarea.org webgunean duzuela ikusgai. Webgunean eta gizarte-sareetan gure ekimenen berri izango duzue. Add a comment

Aisialdi zuzendaria ikastaroa #Portugalete

Begirale ikastaroa arrakasta zela eta Aisialdi Zuzendaria titulua ateratzeko ikastaroa hemen da. Portugaleten bertan egindakoa, hemen hurbil!

Aisialdi Sareko entitateak eskatutakoa formazioa, gure neurrira. Oraingoan ikastaro teoriko-praktikoa Portun izango da eta merkeago gainera.... Oraindik lekua dago eta gogoratu izena emateko epea 16an amaituko da, bakarrik bi baldintza bete behar dira: elkarte batean egotea edo 21 urte izatea.

Gainera praktika egiteko zuen elkartean egiteko aukera izango duzue pertsonalki eto talde moduan edo Sarean bertan nahi izanez gero.

Sakatu hemen informazio osoa izateko

Pausuz pausu,.. aurrera


Add a comment
  • Portugalete

    Noticias sobre Portugalete // Portugaleteko berriak

  • Redes // Sareak

    Noticias sobre otras redes: Kiribil, Coordinadora vallecas, Astialdi Sarea,... // Beste saretako ekintzak: Kiribil, Vallecaseko koordinakundea, Astialdi Sarea,...

  • Grupos // Taldeak

    Noticias sobre los grupos miembros de la Red // Sareko taldeen berriak

  • PAS

    Noticias sobre actividades, proyectos, reflexiones,.. de la Red // Sareko ekintza,proiektu eta hausnarketen berriak

  • Otras noticias // Bestelako berriak

    Otras noticias interesantes // Bestelako berriak

Orrialdea 5-(e)tik 7-(e)ra

IZENA EMAN

Izena eman gure berriak jasotzeko.

KONTAKTU XEHETASUNAK

Portugaleteko Aisialdi Sarea
Gorbeamendi plaza, 2 behea
48920 - Portugalete (BIZKAIA)

Posta elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
663 086 632
Ikusi non gauden

Sube - Gora

En www.aisialdisarea.org usamos cookies para mejorar tu experiencia de uso en nuestra web y para ayudarnos a hacer este sitio web mejor. Para obtener más información sobre las cookies, consulte nuestra política de privacidad. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information