Lr, May 25, 2019

Zorionak! Abenduak 5. Boluntariotzaren nazioarteko eguna #Portugalete #BNE13

Gaur Boluntariotzaren Nazioarteko eguna da. Askorentzat, beste egun normal bat, zeren eta gure lan boluntarioa egunero egiten dugu. Gizarte hobe baten alde apostua gu talde eta proiektuetaik. Hala ere, ospatu egin behar dira horrelako jarrerak eta apostuak baita ezagutaraztea ere, horrexeagatik pasa den astean topaketa ez formala egin genuen, boluntarioen jaia, hemen duzue argazki batzuk:
Add a comment

Gehiago irakurri: Zorionak! Abenduak 5. Boluntariotzaren nazioarteko eguna #Portugalete #BNE13

PAS TXARTELA - Boluntario txartelaren aurkezpena #Portugalete

Portugaleteko hezkuntza-aisialdiko taldeen sareak PAS txartela proiektua jarri du martxan herriko merkatarien elkarteekin batera: hots, “Portu Zaharra” Alde Zaharreko Merkatari eta Ostalarien Elkartearekin eta Portugaleteko Profesional eta Merkatarien Elkartearekin batera. Helburu nagusia da boluntarioekiko harreman eta komunikazio zuzena lortzea, zerbitzuak hurbilagotik eskaintzea, gazteen intereseko informazioa helaraztea (lan-eskaintzak, boluntariotzarekin zerikusia duten gaiak) eta intranetera eta webguneko baliabideetara iritsi ahal izatea. Horretaz gain, txartelaren bitartez Portugaleteko Aisialdi Sareko talde eta proiektuetako boluntarioek zenbait deskontu eta abantaila baliatu ahal izango dute Portugaleteko denda batzuetan. Ekimenak, beraz, beste askok bezala, areagotu egin nahi du herrian eta gertuko establezimenduetan kontsumitzeko ohitura.

Guztira, ehunka boluntario aktibo eta laguntzaile, gure proiektu guztietakoak, urteak aurrera joan ahala gero eta gehiago, izango dira ekimen honen onuradunak. Abenduan bertan jarriko dugu martxan.
Add a comment

Gehiago irakurri: PAS TXARTELA - Boluntario txartelaren aurkezpena #Portugalete

Zertarako hitz egiten beharko nuke nik ba #EUSKARAZ? Euskararen Nazoarteko eguna. Abenduak 3. #mundiala

Alfre Elgezabal, Andra Mari Eskaut taldeko boluntario oiha ta euskalzalea.

16 urte ditut, nire klasekoak eta lonjakoak GAZTELERAZ mintzatzen dira, nire gurasoak eta koadrilakoak ere. Futbol zein saskibaloi entrenamenduetan gazteleraz eta astialdi taldean gehienetan ere. Gaztea naiz eta euskeraz ikastetxeko gelan irakasleekin baino ez badut egiten, zertarako hitz egiten beharko nuke nik ba EUSKARAZ???
alfre

GUAI edo COOL naiz gazteleraz hitz egiten dudalako, baina euskeraz hitz egingo banu zer izango nintzateke??? Ia ikertuko dut ba, entziklopedian diote 18garren mendean Portugaleteko eguneroko bizitzan biztanle ia guztiek euskeraz egiten zutela. Egunkariak dakarren albistean irakurri dut gero eta guraso gazte gehiagok haien seme-alabekin euskaraz hitz egiten dutela (ba hau lehen ez zen gertatzen eta orain bai, joe ba horrek esan nahi du gero eta euskara gehiago entzuten dela kalean). Ai ama!! Jakin dut Portun berbalagun sare bat ere omen dagoela eta esan berri didate une honetan 8 taberna ezberdinetan adin desberdineko 150 berbalagun euskaraz hitz egiteko elkartzen direla.

Jo ba GAZTELERA hutsean hitz egiten jarraitzen badut etorkizuneko joera honetatik kanpo geratuko naiz. Zer egin dezaket??? Ohitura bapatean aldatzea oso zaila da. Ahhh badakit zer egin!! Lagun, senitarteko edo ikaskideetatik 2 edo 3 aukeratuko ditut eta haiekin hasiko naiz, astiro, mantso-mantso baina AHALEGINDUKO NAIZ!!!

Hemen duzue www.mundiala.net. Euskararen Naziaorteko eguna ospatzeko kanpainia. Sakatu irudian.
weaddit-dia-del-euskera-campaña-mundiala
Add a comment

Azaroak 25: Hauxe da ahotsa. #A25

Aida Ortega, Aurrerantz eta Portugaleteko Aisialdi Sareako boluntaria oiha.

Emakumeenganako indarkeriaren kontra nazioarteko eguna. Gure egutegian sahiesteko egun bat, kamiseta bat ikusi nuen moduan, ez dago ezer ospatzekorik. hala ere, aurten, 2013n, berriro, ia 50 emakume bere bikote edo bikote ohiek hil dute. Guzti guztiek, gutxienez, urtean behin gure ahotsa igo gaitezen merezi dute, beraien alde eta bere seme-alaben alde. Seme alabe hauel, bere amak bezala, etxean (non pertsona guztiak eroso eta seguru sentitzen garen lekuan) beldurrezko momentuak biziaraztea behartuta daude.

A25 honetan, ezin dugu ahaztu beldurrezko guneetan bizi diren milaka eta milaka emakumeetaz, erasotzaile baten menpe. Baina aurten, bereziki seme-alabak, umeak, nerabeak eta gazteak kontuan hartzea gustatu litzaidake, beraien amen kontrako tratu txarren lekukoak, askotan, gehien maite duten beste pertonarengandik jasotakoak: beraien aita. Nahiz eta gaur egungo legebiltzak tratu txarren biktimak direla ez onartzea.

Orain dela urte asko publizitate kanpainia bat esaten zuen moduan, seme-alaba, ume, nerabe eta gazte guztiek babestuz, amak aita erasotzailearekin zuen harremana mantentzen, aho txiki batekin hortik ateratzea eskatzen ari dira, norbait hortik ateatzea, kasu honeta, ama.

Horregatik, hau gonbitea egiten zaituztet: hainbat institutu, unibertsitate edo klaseko kideen ohiu ixilari ahotsa eman. Gure hurbileko jendearen oihu txiki hauei ahotsa ematea, hainbat emakume eta gizonen ahots kolektibioarei gehitzea da, gaurko azaroaren 25ean egingo diren hainbat manifestaldian. Zure ahotsa garrantzitsua da emakumeenganko indarkeriaren kontra. Hauxe da behar dugun ahotsa.aidaminer Add a comment

Beldur barik 2013 #25N #Portugalete

Portugaleteko Hezkuntza eta Gazteria Saila, Gazte Gela eta Ongizate Saila hainbat egitasmo eta jarduera abiatu ditu emakumeen kontrako indarkeria salatzeko eta jarrera hori aldatzeko egitasmo eta saioak.

Haien artean:

  • "Por ser mujeres" erakusketa - Azaroak 4 - 30, Gazte Gelan
  • Gaztea banaiz baina zer egin desaket indarkeria sexistaren aurka? - Azaroak 4-20, 17:00-20:00 Keinu simple bat: hurbil zaitez Gazte Gelara, har ezazu parte eta erakutsi zure Beldur Barik jarrera.
  • Flashmob: "Baita ni ere. %100 Beldur Barik" - Azaroak 25, 12:00etan, Solar plazan. Adin guztietako herritarentzat. "Beldur Barik Jarrera 2013" I. Eskualdeko Lehiaketaren sari-banaketan, azaroaren 29an ere dantza egingo dugu.
  • Tailerra: "Erakutsi zure beldur barik jarrera. Ez indarkeria-mota guztiei" - Azaroak 27, 19:00-21:00
Hemen dituzue egitasmo eta saio guztiak

beldurbarik2013eu Add a comment

Azaroak 24, rastrillo solidarioa. #Haiti #Portugalete

Azaroaren 24an San inazio parrokiako Haitiko lan taldeak, Caritas eta Belatzak Eskaut Taldeak rastrillo solidarioa antolatzen dute. Haitiko proiektu solidarioen alde.
Egunean zehar zabalik egongo da 11:00etatik 20:00etara eta astean zehar 18:00etatik 20:00etara
haiti
Add a comment

Umeen nazioarteko eguna #A20

Gaur Umeen nazioarteko eguna da. Gure umeak aurrera egin dezaten, beraien eskubideen alde! Baina ez edozein eratan, beraien partaidetza eta protagonismoarekin. GORA UMEAK!!!

Hemen duzue haien eskubideen laburpentxoa
umeskubideak
Add a comment

Besarkadak dohainik. Aurrerantz antolatutako ekintza

Sareko talde batek ekintza berezi bat antolatu du azaroaren 30erako. Besarkadak emango dute herrian zehar. Arratsaldeko 17:30etan bere egoitzan bilduko da jendea kartelak prestatzeko eta ekintza antolatzeko eta 20:30ak arte herrian zehar taldeka egongo dira besarkadak banatzen. Animatu ta parte hartu.
abrazos




{youtube}5Fznr84fp7s1{/youtube} Add a comment

Kiribil Sarea - Zer da?

Saretik, haibat elkargune, foro eta saretan parte hartzen dugu, guztien artean badago oso garrantzitsua den bat, Kirbil Sarea.
kiribil

Dirua irabazteko asmorik gabeko erakundeen sarea da, tokiko gizarte-ekimenekoa. Komunitatea sendotzeko lan egiten du, udalerriaren esparruan garatzen diren gizarte eta hezkuntza programen bidez. Zenbait erakundek beren beharrizanen diagnostiko komuna egin zutenean eta sarean egiten zuten lanaren balorazio positiboa egin zutenean sortu zen Kiribil Sarea.:

  • Hezkuntzako aisialdia komunitatearen garapena bideratzen duen elementua da, leku-denbora zehatzetan. Gaur egun bereziki baliagarria da.
  • Azken hamarkadetan Bizkaian izandako esperientziek ekimen hauek finkatzera bultzatu gaituzte. Ekimen hauetan, profesional boluntarioak eta ordaindutako profesionalak elkartzen ditugu.
  • Ekimen hauek:
  •  Favorecen la construcción sostenible de nuestra sociedad.

                  - gure gizartearen eraikuntza jasangarria mesedetzen dute,

                  - elkarte-sarea sendotzen dute, lankidetzaren eta koordinatutako lanaren bitartez,

                  - pertsonen eta kolektiboen arteko erlazioa mesedetzen dute,

                  - komunitatearekin eta tokiko administrazioarekin elkarrizketa sortzen dute,

                  - erantzukizun konpartitutik abiatzen dira.
Gizarte eta hezkuntza zerbitzuak gero eta esparru konplexuagoan ematen dira. Lege-betekizunak gero eta exijenteagoak dira. Gainera, eremu honetan zerbitzuak kudeatzeko erronkari heltzeko prest dauden erakundeak oso konplexuak dira. Horregatik guztiagatik, beharrezkoa da konpartitutako lan-dinamikak sortzea, baliabideak optimizatzeko, eskalako ekonomiaren irizpideekin, eta konpartitutako beharrizanei elkarrekin erantzuteko..

Informazio gehiago eskuratzeko sartu Kiribileko webguneanwww.kiribilsarea.org
Add a comment

2013.ko Urteko asamblada - Laburpena #asambleapas13

Urtero bezala urteko batzarra ospatu genuen pasa den larunbatean Portugaleteko gazte gelan. Aurten gure inguruko hainbat pertsona eta eragile gonbidatu genien gurekin gure Sarea eraikitzeko: politikariak, teknikariak, elkarteka,....
asamblea13

Goizean zehar 4 txokotan Portugaleteko Aisialdi Sarearen geroari garrantzitsuak diren hainbat oinarri landu genuen:
  • 2014.ko ildoak, eintzak eta proiektuak
  • Komunikazioa
  • Itunak eta sare lana
  • Baliabideen kudeaketa

4 gune hauetan profil desberdinetako pertsonekin lan egiteaz aparte elkartearen ikuspegi globala izatea lortu dugu, baita hobespen eta ildo estrategiko berriak proposatzeko aukera ere. Oraindik ez da batzarra bukatu, landu dugunaren laburpena egin behar dugu eta egunerokotasunera eramana, emaitza parte hartu zenuten guztiei zabalduko dizuegu ekarpen gehiago hartzeko. Emaitza 2014 eta hurrengo urteetarako plangintza izango da.

Mila esker gurekin egon zarete pertsona, elkarte eta jende guztiari, zuen lana, maitasuna eta laguntasuna ezinbestekoa izan da eta. Espero dugu gurekin urte askotarko jarraitzea.

Hurrengo estekan landutako materialak deskargatzeko aukera izango duzue: 2013.ko memoria, 2013.ko balantzea eta 2014.ko aurrekontua.


Hemen duzue ekintzaren argazki galeria.
Add a comment
  • Portugalete

    Noticias sobre Portugalete // Portugaleteko berriak

  • Redes // Sareak

    Noticias sobre otras redes: Kiribil, Coordinadora vallecas, Astialdi Sarea,... // Beste saretako ekintzak: Kiribil, Vallecaseko koordinakundea, Astialdi Sarea,...

  • Grupos // Taldeak

    Noticias sobre los grupos miembros de la Red // Sareko taldeen berriak

  • PAS

    Noticias sobre actividades, proyectos, reflexiones,.. de la Red // Sareko ekintza,proiektu eta hausnarketen berriak

  • Otras noticias // Bestelako berriak

    Otras noticias interesantes // Bestelako berriak

Orrialdea 4-(e)tik 7-(e)ra

IZENA EMAN

Izena eman gure berriak jasotzeko.

KONTAKTU XEHETASUNAK

Portugaleteko Aisialdi Sarea
Gorbeamendi plaza, 2 behea
48920 - Portugalete (BIZKAIA)

Posta elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
663 086 632
Ikusi non gauden

Sube - Gora

En www.aisialdisarea.org usamos cookies para mejorar tu experiencia de uso en nuestra web y para ayudarnos a hacer este sitio web mejor. Para obtener más información sobre las cookies, consulte nuestra política de privacidad. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information