Og, Aug 22, 2019

Bideo Lehiaketa "RECACCIONA: GAZTEOK ENPLEGU DUINA!" @GazteriaKontseilua #

RECacciona



Kaixo, lagun!Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik, bideo lehiaketa abiatu dugu, RECacciona. Gazteok enplegu duina! lelopean. Animatzen al zara? Gutxienez bi pertsonaz osatutako taldea osatu, gehienez lau minutuko iraupena duen bideoa egin gazteon lan prekarietatearen inguruan eta bidaliguzumaiatzaren 30a baino lehen. Mila euro arte irabazi ditzakezu zure proiektuetarako! Gehiago jakiteko, sar zaitez albiste honetan.



RECacciona




Zorte on! 



Add a comment

Prestakuntza Jardunaldiak 2014 #heziketapas14

Gure Taldeetako begiraleek eta Portugaleteko gazteria zerbitzuko langileek aurtengo prestakuntza jardunaldian parte hartu zuten. 25 pertsona bi tailerretan bananduta larunbateko goiz osoa eman zuten "Bazterketa soziala" eta "Sormena eta gazteen lidergoa lantzen" Portugaleteko Gazte gelan.

Hemen duzue argazki albuma eta bideo laburpena.


Add a comment

Un crowdfunding para educar en la participación #10aniversarioCF #goteo #ParticipasionCF

Han pasado 10 años desde que pusimos en marcha Creando Futuro, con el objetivo de educar a los jóvenes en la participación y el análisis crítico de la realidad porque pensabamos que eran herramientas cargadas de futuro. 10 años después pensamos que hoy probablemente sea más necesario que nunca.

En ese proceso hemos evolucionado, hemos crecido y multiplicado nuestras experiencias y conocimientos y no concebimos mejor manera de celebrar nuestro décimo aniversario que compartiendo y creando materiales pedagógicos que sean útiles, tanto a las personas que trabajamos el Itinerario de Educación para la Participación, como a todas aquellas personas que trabajan con jóvenes y que tienen interés por la educación para la participación.
cf10
Por ese motivo, lanzamos un crowdfunding con el que queremos financiar el trabajo de sistematizar nuestra experiencia.


Cómo puedes colaborar con la campaña:

  1. Haciendo tu aportación en goteo:http://goteo.org/project/creando-futuro
  2. Enviando este mail a vuestros contactos y redes cercanas pidiendo colaboración.
  3. Compartiéndo la campaña en las redes sociales: Facebook, Google+, Tuenti, etc.
  4. Incluyendo el banner de la campaña o insertando elenlace de la campaña en tu web

Los objetivos de la campaña son:

1. Financiar el proceso de sistematización y edición de nuestro material pedagógico y el desarrollo de un repositorio virtual de materiales de educación no formal.
2. Visibilizar el trabajo que desde hace 10 años venimos desarrollando la Red de Educación para la Participación Creando Futuro.
3. Implicar a personas ajenas a la red en el proceso de trabajo para la edición de los materiales y en el trabajo que desarrollamos.



Somos una red de entidades y personas que, desde el año 2003, promovemos la educación para la participación juvenil con jóvenes de Sevilla, Huelva, Cádiz, Tenerife, Asturias, Madrid, Bizkaia, Badajoz y Salamanca.

Una experiencia de aprendizaje para la participación en la que grupos de jóvenes plantean sus inquietudes y elaboran respuestas propias de acción para la transformación de su realidad.
Add a comment

Komunikazio eta Informazio Teknologien laborategia @Kgunea #KitLab #Portugalete

Portugaleteko Udalaren Gazteria Sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Komunikazio eta Informazio Teknologien laborategia antolatu dutela jakinarazi nahi dizut. Laborategia euskaraz izango da eta martxoaren 20an eta 27an egingo dugu Portugaleteko Gazte Gelan 17:00etatik 21:00etara eta 16-32 urte bitartekoentzat zuzenduta dago.

Parte-hartzaileek sakelako telefonoaren bidez zein argazki-kameraren bidez ikasiko dute bi minutuko bideoa nola egituratu, grabatu eta editatu. Horrez gain, sortutako lanek Kmovie bideo lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute. Sarietan 12.000€ banatuko dira,

KitLab

Argibide gehiago behar izatekotan, bidali mezu bat euskara@portugalete.org, edo kitlab@bizkaia.net helbideetara edo 94 472 92 61 telefonora deitu.. Add a comment

Portugaleteteko Maskarada eta Inauteri txiki 2014

Inauteriak hemen dira berriro. Oraingoan, alde zaharreko elkarteekin batera urtero egiten dugun txikientzako jaiari beste proposamen bat gehitu zaigu, Portugaleteko Maskarada. Orain dela 3 urte Elai Alai elkarteak Portugaleteko Maskarada martxan ipini zuen eta aurten Portgaleteko hainbat eragile eta elkarteekin batera burutuko du.

Ekintza hau, Portugaleteko inauterien erreferente berri bat izatea nahi dute. bertan, EGOI, GALETEAK, MORROIAK, ARGI lamia,... auzokide guztiei ziria sartuko diete. Hondoratutako itsasontziak, istorio zaharrak,... denetarik dago pertsonai hauen atzean, hemen irakurri dezakezue haien istorioa. Beste aroko Portugalete bat ezagutuko dugu.

Otsailak 28, ostirala, herriko kaleetatik kalejira egingo dugu orube enparantzara arte. Bertan 21:00etan EGOIren epaiketa burutuko dugu eta gaur egun gure munduan gertatzen denare errua dela gogoraraziko diogu. Ardo bero bat hartu ondoren erromerian dantza egingo dugu, kiosko ondoan.

Portugaleteko Inauteriak

Martxoaren 1ean INAUTERI TXIKI ospatuko dugu Merkatuko arkupeetan. Aurten itsasoa izango da gai nagusia. 11:00etatik etxeko txikienak puzgarriak, tailerrak, jokuak, haur txokoa,... izango dute. 12:30etan Ghynkana auzzoan zehar eta goiza amaitzeko 13:30etan txokolatada.

28ko Maskaradarako, Elai Alaik bizpahiru dantza erraza prestatu ditu. Ostiral honetan, otsailak 21 Merkatuan entsegua egingo dute dantzak ikasteko, gaueko 20:00etan. Entsegua zabalik dago edonor parte hartzeko eta dantzak ikasteko. Add a comment

ADAKA - Bila gabiltza #portugalete

ADAKAk, Boluntariotza sustatzeko Portugaleteko zentroa informazio hau bidali digu. 

BILA GABILTZA



Zeinu-mintzaira dakien boluntarioa

Zeinu-mintzaira dakien boluntarioaren bila gabiltza. Behar dugu Portugaleteko Hogar El Saltillon dagoen 10 urteko haur gor bati laguntzeko.



Lan administratiboetan laguntzeko boluntarioa

Parkinson Nervión-Ibaizabal ACAPK elkartea boluntario bila dabil. Behar dituzte boluntarioak elkartearen kudeaketan lan-administratiboak egiten laguntzeko. Halaber, Portugaleteko elkarteko gaixoei batik bat laguntzeko beharra dago: diru-laguntzetarako eskabideak eta antzeko kontuak.



Terapia kognitiboa

Parkinson Nervión-Ibaizabal ACAPK elkartea boluntario bila dabil. Behar du boluntarioa Portugaleten parkinsonek jotako gaixoei laguntzeko terapia kognitiboaren bitartez.

Informazio gehiagorako

Adaka

Santa María, 1 – 1. 48920 Portugalete

94 496 15 28

adaka@adaka.org

Add a comment

Guraso Topaketak #kiribil

Portugaleteko Aisialdi Sareak, Kiribil Sareari esker, Gurasoentzat izan ahal diren hitzaldi interesgarriak eskeintzen dizkizue.

  • Zeintzuk dira zuen seme alabek erabiltzen dituzten sare sozialak? ¿Eta gurasoak? Pribatutasuna, erabiltzeko adina,...
  • Zein da gure jarrera gure seme-alabekin sexualitateaz hitz egiterakoan? Nola eta noiz hasi gure seme-alabekin gai hauetaz hitz egiten?...
  • Zure seme-alabak tratu txarrak jasotzen ditu eskolan? Ze jarrera mantendu behar dugu horrelako kasuak gertatuz gero?

Ume eta gazteekaz egiten dogun lanaz aparte, gurasoekin ere lan egitea intesesgarria iruditzen zaigu.
guraso topaketakHorregatik aurten proiektu hau atara dogu hain garrantzitsua den talde honekin lan egiteko.

Galdera hauek eta gehiagori erantzuna emateko 3 hitzaldi eskeintzen dizuegu. Gai hauetan adituak diren pertsonekin.

URTARRILAK 29 – SARE SOZIALAK eta GURE SEME-ALABEN HEZIKETA.
Zuriñe Cortesek emanda, Kiribil Sareko aditua
OTSAILAK 5 – NOLA HITZ EGIN SEXUAZ GURE SEME-ALABEKIN.
Sexkuntza, sexologia eta hezkuntza Aholkuritzak emanda
OTSAILAK 12 – “BULLYING” ZER DA? NOLA LANDU?
Bakeolak emanda

Guztiak Santa Clara Kulturtegian izango dira arratsaldeko 19:00etan. Parte hartzea dohainik da eta zabalik dago. Add a comment

Zorionak eta urte berri on!

Denbora aurrera doa baina jarraituko dugu Portugalete kolorez margozten zuen laguntzarekin.

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

GABONAK NAVIDAD 13
Add a comment

Ikas bisita Dinamarca 2013 @KIRIBIL SAREA #kiribileuropa (2)

Kiribil Sarea-ko eta elkarteetako 10 pertsona, Copenhaguen (Dinamarka) bidaiatu dogu; konkretuki abenduaren 8tik 15era.
logoviaje2

Europako hiri honetan dauden proiektu ezberdinak ezagutzeko; ume eta gazteei zuzendutako proiektuak,… gizarte-zerbitzuetatik egiten duten lana,… sare-lana,…; asko ikasteko eta ezagutzeko, gero hemen, Euskadin, praktikan jartzeko.

Hemen duzue bloga, gure esperientziak jarraitzeko: http://kiribileuropa.wordpress.com/

Eta bisitako laburpen bideoak



Add a comment

Kiribil sarearekin Europan zehar. Dinarkan gaude #kiribileuropa

Aste honetan Kirbil Sareko proiektutako 10 pertsona Danimarka ta Suedian egongo gara haur eta gazte hezitzeko hainbat proiektuak bisitatzen. "Your Chance" elkarteak http://yourchancedenmark.wix.com/main egindako harreran. Phoenix, elkarte honetako kidea gurekin egongo da astean zehar.
Gure bisita ta esperientziak jarraitzeko KIRIBIL EUROPA bloga bisitatu http://kiribileuropa.wordpress.com eta #kiribileuropa hashtaga jarraitu twitterren.
Danimarka ta Suedir

Add a comment
  • Portugalete

    Noticias sobre Portugalete // Portugaleteko berriak

  • Redes // Sareak

    Noticias sobre otras redes: Kiribil, Coordinadora vallecas, Astialdi Sarea,... // Beste saretako ekintzak: Kiribil, Vallecaseko koordinakundea, Astialdi Sarea,...

  • Grupos // Taldeak

    Noticias sobre los grupos miembros de la Red // Sareko taldeen berriak

  • PAS

    Noticias sobre actividades, proyectos, reflexiones,.. de la Red // Sareko ekintza,proiektu eta hausnarketen berriak

  • Otras noticias // Bestelako berriak

    Otras noticias interesantes // Bestelako berriak

Orrialdea 3-(e)tik 7-(e)ra

IZENA EMAN

Izena eman gure berriak jasotzeko.

KONTAKTU XEHETASUNAK

Portugaleteko Aisialdi Sarea
Gorbeamendi plaza, 2 behea
48920 - Portugalete (BIZKAIA)

Posta elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
663 086 632
Ikusi non gauden

Sube - Gora

En www.aisialdisarea.org usamos cookies para mejorar tu experiencia de uso en nuestra web y para ayudarnos a hacer este sitio web mejor. Para obtener más información sobre las cookies, consulte nuestra política de privacidad. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information