Al, Jul 15, 2019

Portugaleteko Otsaileko #euskara #agenda #Portugalete

Hemen duzue!!

2015eko OTSAILEKO agenda Add a comment

Elkarteentzako Hirugarren World @ #berdintasuna #Portugalete #jabekuntza

Elkarrekin zerbait egiteko berriketan hasi behar dugu. Hori dela eta, bi world cafe antolatu ditugu Berdintasun Lantalde Mistotik. Gure asmoa da talde txikiak antolaturik berba egitea, interesak partekatzea, errealitatearen ikuskera desberdinak erkatzea eta aldi berean ikustea zer dugun komunean beste errealitate hobe eta bidezkoago batzuk asmatzen ditugun bitartean.

Horrela, zabalkunde handiagoa lortzeko xedez talde txikietan egon ondoren parte-hartzaileek elkarteei komunikatuko dizkiete berriketa gehiagotarako ideiak, aukera sortzaileak eta jardunbide kolektiboa.

Jabekuntza-prozesuek lagundu egiten dute norberaren eta emakumeon ahalmena topatzen eta praktikan jartzen, helburu direlarik bateko, udalerriko bizitzan eta guretzat interesgarriak bezain eragingarri diren erabakietan parte hartzea eta besteko, agenda publikoan esku-hartzea Portugaleteko emakume eta nesken bizitzaren kalitatea hobetze aldera. 

Noiz egingo dugu hirugarren world cafe hori ?

Otsailaren 3an(asteartea) egingo dugu San Roke Gizarte-Etxean 16:30etik 19:30era.

Zuen zain  egongo gara!

PORTUGALETEKO UDALAREN BERDINTASUNA LANTANDE MISTOA



Add a comment

Urtarrila 22, KALESAREAK dokumentala 17:00etan #Portugalete @Kgunea @Gaztebizz

Urtarrilaren 22an (osteguna) 17:00etan, Portugaleteko Gazte Gelan KALESAREAK dokumentalaren aurkezpena eta proiekzioa

330 gaztek elkarlanean sortutako lana . 18-30 urte bitarteko neska-mutilentzako zuenduta .

Kalesareak Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako K ekimenari dagokio.

Ekimen honen helburua euskarazko espazio ireki bat sortzea da, 18-30 urte bitarteko neska-mutilak aktiboak izan daitezen beren kezketarako proposamen eta irtenbideak bilatzen.

Kalesareak den ikus-entzunezkoa K-movie lehiaketako parte-hartzaileen bideoetan oinarrituta editatu da, K proiektuaren arruan. Dokumentalak 350 gazteren dinamika parte-hartzailea izan du. Nola edo hala, ikus-entzunezkoaren protagonistak dira eta interesatzen zaizkien gaiez hitz egiten dute: hala nola, sexuaz, ikasketez, lanaz, euskeraz, etxebizitzaz, kulturaz…

Kalesarea 2 Add a comment

Nola hautematen duzu #BERDINTASUNA? #Portugalete

Pertsona GAZTEEK sexuen arteko BERDINTASUNAREN gainen duten hautematea ezagutzeko ikerketa

Portugaletekoa bazara 15-29 urte bitarteko adina baduzu, anima zaitez parte hartzeko antolatutako diren eztabaideen taldeetan urtarrilaren 20an, 18:30etan Gazte Gelan

Cartel convocatoria Portugalete euskera-page-001 Add a comment

Portugaleteko Azaroko #euskara #agenda #Portugalete

Hemen duzue!!

2014 AZAROA Agenda-page-001 Add a comment

Ekainak 15 “EUSKARAZ BIZI NAHI DUT” #lasterketa #Portugalete #euskara

Portugaleteko Berbalagun Egitasmoak, Kontseiluak eta Portugaleteko Udalak, ekainaren 15ean, igandean, antolatu duten “EUSKARAZ BIZI NAHI DUT” lasterketara gonbidatu nahi zaituzte.

Euskararen erabilera sustatzearen alde egingo den ekimen honetan edonork parte hartu ahalko du.
euskaraz bizi nahi dut

Portugaleten lehenengoz egingo da “EUSKARAZ BIZI NAHI DUT” lasterketa. Parte-hartzaileen adinari begirako bi irteera egongo dira:
  • 12:00 (umeak) 1000 metroko distantzia
  • 12:15 (helduak) 4 kilometroko distantzia Irteera RIALIA MUSEOA dagoen zabalgunetik egingo da.

UMEAK: 2 euro - HELDUAK: 5 euro (Parte-hartzaileak ordainduko duena lasterketaren antolamendurako izango da).

Kamisetak salgai egongo dira (parte-hartzaileentzat merkeago) eta korrikalariek egiaztagiri bana jasoko dute.

Izena emateko, hurbildu euskaltegietara edo jo ezazu ondoko helbideetara: alfre-e@aek.org – euskara@portugalete.org – xaribari@aek.org – euskal01@portugalete.org

Egunean bertan ere izena eman ahal izango da.

Add a comment

K-Movie #lehiaketa @kgunea #Portugalete #euskara #lehiaketa

Bizkaiko Foru Aldundiak K-Movie lehiaketa antolatu du.

K-movie ikus-entzunezkoen ikuspegitik begirada askotarikoak eta sortzaileak bilatzeko bideo lehiaketa da. Bizkaian eta Portugaleten hain zuzen ere euskarak dituen berezitasunak eta bere alde egiten diren ekimenak bideo laburrean (bi minutukoa) jaso sakelako telefonoarekin zein kamera profesionalarekin eta K-movie lehiaketan parte hartu ahal da.

Lehiaketan era indibidualean edo taldean parte har daiteke eta parte hartzaileek 18 eta 30 urte arteko adina izan behar dute; dena dela, egiten diren grabazioetan adin guztietako pertsonak ager daitezke.

kmovie

Sariak ikaragarri onak dira eta antolatzaileak grabazioan laguntzeko prest daude.

Sartu esteka honetan lehiaketari buruzko informazioa irakurtzeko. Add a comment

Zurrumurruak akatu #Portugalete

Etorkinei buruzko zurrumurruak bizikidetzarako arazoa ere izan daitezke.

Parte hartu nahi duzu portugaletetarren sare batean diskriminazioaren aurka borrokatzeko?

Zabalik dago epea zurrumurruen aurkako eragileak izateko prestakuntza-saioetan izena emateko

Portugaleteko Udalak zabalik du portugaletetarrentzat zurrumurruen aurkako eragileak izatekoprestakuntza-saioetan izena emateko epea. Eragileok “zurrumurruak akatu” sentsibilizazio-kanpainean arituko dira.

Sentsibilizatzeko gizarteko estrategia honek gure gizartean etorkinez bolo-bolo dabiltzan estereotipo negatiboei aurre egin nahi die. Helburu du herritar eta entitate-sarea osatzea, kulturartekotasuna, herritarren integrazioa eta bazterkeriaren aurkako jarrera konpromisotzat eta baliotzat dituelarik.

Honengatik guztiagatik, herritarrei dei egiten diegu beren auzoa hobetzeko asmoz jarrera-aldaketetan parte hartu nahi badute. Asmoa da jendea sentsibilizatzea, informazioa ematea eta gogoeta egitea immigrazioaren estereotipo negatibo guztien aurka borrokatzeko.

zurru

Prestakuntza

Zurrumurruen aurkako eragileek ondoko gaiei buruz jasoko dute prestakuntza teorikoa: kultura eta identitatea, estereotipoak eta aurreiritziak eta zurrumurruak sortzeko eta zabaltzeko mekanismoak. Bestalde, trebetasun komunikatiboetan ere saio praktikoa egingo dute. Doako prestakuntza- saioak ekainaren 3, 5, 10, 12 eta 13an izango dira. Santa Klara kulturtegian egingo ditugu 19:00etatik 21:00etara.

Eman ezazu izena participa@portugalete.org helbide elektronikoan edo 94 472 92 16 telefonora deituta.

Argibide gehiagorik nahi baduzu zatoz informazio-bilerara. Bilera maiatzaren 27an egingo dugu 19:00etan Santa Klara kulturtegian. Add a comment

Begirale Ikastaroa #Portugalete

Portugaleteko Aisialdi Sareak eta Portugaleteko Udala, Euskara Udal zerbitzuak eskainita, begirale titulua ateratzeko honako proposamen hau luzatzen dizue, aurtengo ekainean amaituko den ikastaroko emaitza onak ikusita.

1996, 1995 edo 1994an jaiotako Portugaleteko gazteei zuzendutako proposamena. Euskaraz garatuko da begirale titulu homologatua ateratzeko aukera, esparruan esperientzia haundiko elkarteak lagunduta. Helburu nagusia aisialdian eta hezkuntza ez formalean euskararen erabilpena areagotzea da titulua ateratzeaz batera.

Hauek dira jorratuko diren atal guztiak:
- 54 ordu: Prestakuntza komuna.
- 16 ordu: Esku-hartze eremuak, aisialdi zentroak.
- 130 ordu: Monografikoak: Adierazpen pedagogia, Sexu heziketa, Bake heziketa, Ingurumen heziketa, Drogazaletasun heziketa, Kultura arteko heziketa, Jolas pedagogia, Osasun heziketa, Hezkidetza, Teknologia berriak
- 120 ordu: praktikak. Portugaleteko aisialdi taldeetan edo hitzartutako zentrutan (2015ko urtarrilak hasita prestakuuntzarekin batera)

Infromazio orria deskargatzeko sakatu hemen.

cartetl Add a comment

Ingurumen Boluntariotza eta Sentsibilizazioa Ekintza #ingurumena #aisialdia #gizartenatura #boluntariotza #Portugalete

Portugaleteko Aisialdi eta Eskaut sareak Gizarte Naturaren laguntzaz abian jarri du Ingurumen Boluntariotza bultzatzeko ekimen hau. Ekimenak bi helburu ditu: batetik, esku hartzeko boluntariotza bultzatzea ingurumena hobetze aldera eta bestetik, jendea ohartaraztea herrian eta ingurumarietan ingurumena zaintzeak duen balioaz.

Hori gure asmoa delarik, maiatzaren 11n eta 18an, goizez, Muskizera abiatuko gara bi esparru jakinetan esku hartzera. Izan ere, esparruotan Gizarte Naturak jarduketak egiten ditu ingurumenaren balioa berreskuratzeko asmoz. Ekimen hauetan guztietan denek jardun dezakete, hau da, haurrek edota helduek. Jarduera hauek zuzenduta daude edozein herritarri, adina gorabehera. Behin jarduerok burututa, Portugaleten urte osoan ere sentsibilizatzeko zenbait ekimen egingo dugu.
ingurumen boluntariotza www

Informazio-bilera apirilaren 9an, 19:00etan, Portugaleteko Gazte Gelan (Maestro Zubeldia, z. g.) egingo dugu. Bileran bertan azalduko dizuegu jarduera zertan datzan eta zalantzak ere argituko ditugu. Add a comment
  • Portugalete

    Noticias sobre Portugalete // Portugaleteko berriak

  • Redes // Sareak

    Noticias sobre otras redes: Kiribil, Coordinadora vallecas, Astialdi Sarea,... // Beste saretako ekintzak: Kiribil, Vallecaseko koordinakundea, Astialdi Sarea,...

  • Grupos // Taldeak

    Noticias sobre los grupos miembros de la Red // Sareko taldeen berriak

  • PAS

    Noticias sobre actividades, proyectos, reflexiones,.. de la Red // Sareko ekintza,proiektu eta hausnarketen berriak

  • Otras noticias // Bestelako berriak

    Otras noticias interesantes // Bestelako berriak

Orrialdea 2-(e)tik 7-(e)ra

IZENA EMAN

Izena eman gure berriak jasotzeko.

KONTAKTU XEHETASUNAK

Portugaleteko Aisialdi Sarea
Gorbeamendi plaza, 2 behea
48920 - Portugalete (BIZKAIA)

Posta elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
663 086 632
Ikusi non gauden

Sube - Gora

En www.aisialdisarea.org usamos cookies para mejorar tu experiencia de uso en nuestra web y para ayudarnos a hacer este sitio web mejor. Para obtener más información sobre las cookies, consulte nuestra política de privacidad. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information