NOTICIAS - La red al día,...

Dom, Aug 18, 2019

Zertarako hitz egiten beharko nuke nik ba #EUSKARAZ? Euskararen Nazoarteko eguna. Abenduak 3. #mundiala

Alfre Elgezabal, Andra Mari Eskaut taldeko boluntario oiha ta euskalzalea.

16 urte ditut, nire klasekoak eta lonjakoak GAZTELERAZ mintzatzen dira, nire gurasoak eta koadrilakoak ere. Futbol zein saskibaloi entrenamenduetan gazteleraz eta astialdi taldean gehienetan ere. Gaztea naiz eta euskeraz ikastetxeko gelan irakasleekin baino ez badut egiten, zertarako hitz egiten beharko nuke nik ba EUSKARAZ???

alfre

GUAI edo COOL naiz gazteleraz hitz egiten dudalako, baina euskeraz hitz egingo banu zer izango nintzateke??? Ia ikertuko dut ba, entziklopedian diote 18garren mendean Portugaleteko eguneroko bizitzan biztanle ia guztiek euskeraz egiten zutela. Egunkariak dakarren albistean irakurri dut gero eta guraso gazte gehiagok haien seme-alabekin euskaraz hitz egiten dutela (ba hau lehen ez zen gertatzen eta orain bai, joe ba horrek esan nahi du gero eta euskara gehiago entzuten dela kalean). Ai ama!! Jakin dut Portun berbalagun sare bat ere omen dagoela eta esan berri didate une honetan 8 taberna ezberdinetan adin desberdineko 150 berbalagun euskaraz hitz egiteko elkartzen direla.

Jo ba GAZTELERA hutsean hitz egiten jarraitzen badut etorkizuneko joera honetatik kanpo geratuko naiz. Zer egin dezaket??? Ohitura bapatean aldatzea oso zaila da. Ahhh badakit zer egin!! Lagun, senitarteko edo ikaskideetatik 2 edo 3 aukeratuko ditut eta haiekin hasiko naiz, astiro, mantso-mantso baina AHALEGINDUKO NAIZ!!!

Hemen duzue www.mundiala.net. Euskararen Naziaorteko eguna ospatzeko kanpainia. Sakatu irudian.
weaddit-dia-del-euskera-campaña-mundiala

SUSCRIBETE

Suscribete para recibir nuestras noticias.

DETALLES DE CONTACTO

Portugaleteko Aisialdi Sarea
Plaza Gorbeamendi, 2 bajo
48920 - Portugalete (BIZKAIA)

Email: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
663 086 632
Mira donde estamos

Sube - Gora

En www.aisialdisarea.org usamos cookies para mejorar tu experiencia de uso en nuestra web y para ayudarnos a hacer este sitio web mejor. Para obtener más información sobre las cookies, consulte nuestra política de privacidad. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information